Tarbeli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako euskal tribuen eta ingurukoen kokapena, beltzez aurreindoparrak eta grisez zeltiarrak

Tarbeli (latinez: Tarbelli) egungo Ipar Euskal Herriko Lapurdi eta Nafarroa Beherean eta Gaskoniako Chalosse eskualdean bizi ziren akitaniar herria izan zen[1]. Hiriburua Akize, antzinako Aquae Terbellicae, zuten, Ausoniok esana «Tarbeliarrek orro egiten duten eskualdea».

Latinezko izena Tarbelli quatuorsignani (euskaraz: "lau banderen tarbeliak") zuten, lau herrien federazioa zirelako.

Iparraldean kokosati, hegoaldean barduli, ekialdean suburati eta mendebaldean Bizkaiko golkoa zituzten.

Egungo Orthezetik gertu zegoen Castetarbe herrixkak ekialdeko muga osatzen zuen.

Pirinioetako beste akitaniarrek bezala abeltzaintza (ardiak, behiak eta zaldiak) zuten bizimodua, transhumantzia eginez.

Dacquois eta beste ikerlariek, zezenketaren ohitura defendatzeko asmotan, *tarv/*tavr arroa taur bihurtuta zezenarekin lotura duela esaten dute. Hala ere, jatorria grezierazko tauros dago. Beste batzuk herri honek Aturbe edo Tarbes udalerriari izena eman ziola esaten dute, baina zalantzazkoa da oso bigerrien eskualdean dagoelako, Bearnon zeuden benarniek banatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.