Tarbeliar

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:54, 25 urtarrila 2016
Antzinako euskal tribuen eta ingurukoen kokapena, beltzez aurreindoparrak eta grisez zeltiarrak

Tarbeliar[1] (latinez: Tarbelli) egungo Ipar Euskal Herriko Lapurdi eta Nafarroa Beherean eta Gaskoniako Chalosse eskualdean bizi ziren akitaniar herria izan zen[2]. Hiriburua Akize, antzinako Aquae Tarbellicae, zuten, Ausoniok esana «Tarbeliarrek orro egiten duten eskualdea».

Latinezko izena Tarbelli quatuorsignani (euskaraz: "lau banderen tarbeliarrak") zuten, lau herrien federazioa zirelako.

Iparraldean kokosati, hegoaldean barduliar, ekialdean suburate eta mendebaldean Bizkaiko golkoa zituzten.

Egungo Orthezetik gertu zegoen Castetarbe herrixkak ekialdeko muga osatzen zuen.

Pirinioetako beste akitaniarrek bezala abeltzaintza (ardiak, behiak eta zaldiak) zuten bizimodua, transhumantzia eginez.

Dacquois eta beste ikerlariek, zezenketaren ohitura defendatzeko asmotan, *tarv/*tavr arroa taur bihurtuta zezenarekin lotura duela esaten dute. Hala ere, jatorria grezierazko tauros dago.

Beste batzuk herri honek Aturbe edo Tarbe udalerriari izena eman ziola esaten dute, baina zalantzazkoa da oso bigerrien eskualdean dagoelako, Bearnon zeuden benarniek banatuta.

Erreferentziak

Ikus, gainera


Historia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.