Tarek Aziz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarek Aziz Vladimir Putinekin batera.

Tarek Aziz (arabieraz: طارق عزيز‎ Ṭāriq ʿAzīz, Mikhail Yuhanna jaioa, asirieraz: ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢ Mīḵāil Yōḥānon, arabieraz: ميخائيل يوحنا‎ Mīḫāʾīl Yūḥannā, Manuel Christo bataiatua; Mosul, Irak, 1936ko apirilaren 28a -Nasiriya, 2015eko ekainaren 5a) irakiar politikaria izan zen. Arabiar nazionalista izan arren, Kaldear Eliza Katolikoaren kidea izan zen.

Biografia

Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko ardura Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Persiako Golkoko gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.

Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, baina Jalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.

Nasiriya hiriko ospitale batean hil zen Tarik Aziz, uste denez espetxean bihotzeko bat jasan ondoren.[1]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarek Aziz Aldatu lotura Wikidatan