Tarento
|
Tarento |
|
|---|---|
| Apulia | |
| Izen ofiziala | Taranto |
| Estatua | |
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Apulia Tarento |
| ISTAT kodea | |
| Koordenatuak | 40°28′00″N 17°14′00″E / 40.466667°N 17.233333°EKoordenatuak: 40°28′00″N 17°14′00″E / 40.466667°N 17.233333°E |
| Eremua | 209,64 km2 |
| Posta kodea | 74121-74122-74123 |
| Biztanleria | 195,882 bizt. |
| Dentsitatea | 0,93 bizt./km² |
| www.comune.taranto.it | |
Tarento[1][2] Italiako hegoaldeko Apulia eskualdeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua, Tarentoko golkoan. 193.941 biztanle zituen 2009an. Italiako Itsas Armadaren basea da. Arkeologia-museoa du. Industriagune garrantzitsua (metalgintza, ontzigintza, janari-industria, ehungintza, petrolio-findegiak) da. Arrantza ere aipagarria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
K. a. VIII. mendean Espartatik iritsitako kolonoek sortu zuten, eta Grezia Handiko kolonia garrantzitsuena izan zen. K. a. 272. urtean erromatarrek hartu zuten. K. a. 212. urtean Anibalek konkistatu zuen, eta K. a. 209. urtean Erromak berreskuratu zuen. Geroago godoek, bizantziarrek, lonbardiarrek, musulmanek eta normandiarrek menderatuko zuten.
1497. urteaz geroztik Aragoiko koroaren mende egon zen. 1801. urtean Napoleonek hartu zuen, eta 1860. urtean Italiaren barnean geratu zen. 1923. urtean izen bereko probintziako hiriburu bihurtu zen. 1940an ingelesek bonbardatu zuten.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak () | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 12.9 | 15.0 | 17.9 | 22.2 | 26.9 | 29.9 | 29.8 | 26.8 | 21.9 | 17.2 | 13.8 | 20.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.0 | 6.1 | 7.4 | 10.1 | 14.0 | 18.0 | 20.8 | 20.9 | 18.0 | 14.2 | 10.2 | 7.1 | 12.7 |
| Euria (mm) | 43.0 | 43.0 | 42.0 | 27.5 | 22.0 | 13.5 | 11.0 | 17.0 | 24.5 | 61.0 | 52.5 | 59.5 | 416.5 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 5 | 4 | 2 | 2 | 3 | 3 | 7 | 6 | 7 | 56 |
| [erreferentzia behar] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Tarentoko udalaren webgunea.
| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |