Tarentoko golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tarentoko golkoaren kokapena

Tarentoko golkoa[1] (italieraz: Golfo di Taranto; latinez: Sinus Tarentinus) Itsaso Jonikoan dagoen golko bat da. Italiaren hegoaldean dago, Salento penintsularen eta Calabriaren artean, Italiako botaren arkuan. Tarentoko golkoa ia karratua da, 140 kilometro luze eta zabal, eta hego-ekialdeko aldea Itsaso Joniko aldera zabalik du.

Golkoa hiru lurraldek inguratzen dute: Apulia, Basilicata eta Calabria. Ibai garrantzitsuenak Basento, Sinni eta Agri dira.

Golkoko hiri nagusiak Tarento eta Gallipoli dira.

Italiak golkoko urak nazionaltzat ditu, eta beraz, itsasoko nazioarteko trafikoarentzat itxia du. Hala ere, zenbait herrialdek, hala nola Estatu Batuek eta Erresuma Batuak, ez dute jarrera hori onartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 39°53′06″N 17°16′37″E / 39.88500°N 17.27694°E / 39.88500; 17.27694

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarentoko golkoa Aldatu lotura Wikidatan