Tarim (ibaia)

Koordenatuak: 40°27′46″N 80°52′10″E / 40.4628°N 80.8694°E / 40.4628; 80.8694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarim ibaia» orritik birbideratua)
Tarim
塔里木河 - Talimu-he
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.030 km
Geografia
Map
Koordenatuak40°27′46″N 80°52′10″E / 40.4628°N 80.8694°E / 40.4628; 80.8694
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera557.000 km²
Arro hidrografikoaTarim arroa
Ur-emaria920 m³/s
Bokalea
()
Tarim arroa
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarim».

Tarim[1] (txinera tradizionalez: 塔里木河; pinyinez: Tǎlǐmù Hé; uigurreraz: تارىم دەرياسى, Тарим дәряси‎) Txinako Xinjiang Eskualde Autonomoko ibai nagusia da. Akesu eta Yarkand ibaien elkartzetik sortua, ekialderantz doa Taklamakan basamortuaren inguruan. Lop Norren itsasoratzen da, ur gazizko laku batzuk. 2.030 kilometroko luzera du eta ez da nabigagarria. Godzareh beheragunetik gertu ibai txirikordatua eratzen du.

Tarim ibaiaren arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarim ibaiaren arroa (txineraz Talimupendi) arro endorreiko bat da, baita munduko handienetako bat ere. Arro honen zati handi bat Taklamakan basamortuaren zatitzat hartzen da, eta zenbait mendiz inguratua dago. Nagusiki uigurrak bizi dira bertan, baita han etniako pertsonak ere. Arroak petrolio eta gas natural depositu handiak ditu.

Zetaren Bidea Tarimen arroan sartzen da, Kashgar eta Yumen artean bi ibilbide ezberdinetan banatzen da, Taklamakanen iparraldeko eta hegoaldeko mugak jarraituz. Antzina arroan tokariera hitz egiten zen. Txinatarrek toki honen kontrola I. mendearen amaieran hartu zuten Bao Chao jenerala buru zutela.

Kusan Inperioa ibai honen arrotik hedatu zen I. mendea eta II. mendea artean, Kashgarreko erresuma ezarriz eta tokiaren kontrolagatik nomadekin eta tropa txinatarrekin lehiatuz. Brahmi hizkuntza eta budismoa sartu zituzten eta paper garrantzitsua bete zuten budismoa bide honen bidez gainontzeko Asiara hedatzean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]