Tarkino Harroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tarkino Harroa (latinez, Lucius Tarquinius Superbus) Antzinako Erromako zazpigarren eta azken erregea izan zen (K.a. 534 - K.a. 509). Tarkino Zaharraren biloba zen. Servio Tulio aitaginarreba hil ondoren eskuratu zuen erregetza. Indar gabe utzi zuen Servio Tuliok aldarrikatu zuen konstituzioa eta, bortxazko neurriak erabiliz, aurrekoek bideraturiko obrak amaitu zituen. Erromatik kanpora, latinoak azpiratu zituen. K.a. 509an, haren seme Sextok Lukrezia, bahitu zuen, Erromako noble baten emaztea (Shakespearek jaso zuen gertakari hori The Rape of Lucretia kontakizun-poema ontzeko), eta, beraz, erromatarrak Tarkino Harroaren aurka matxinatu eta errepublika ezarri zuten, tarkinotarrak hiritik bidalirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarkino Harroa Aldatu lotura Wikidatan