Tartessos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Caramboloko Altxorraren zati den bularrekoa.

Tartessos edo Tarteside (grezieraz Τάρτησσος, latinez Tartessus) greziarrek Mendebaldeko lehen zibilizazioari ematen zioten izena da. Iberiar hegomendebaldeko kultura megalitikoaren ondorengoa, ustez egungo Huelvako probintziak, Sevillako probintziak eta Cadizko probintziak osatutako hirukian garatu zen, Iberiar penintsularen hegomendebaldeko kostaldean. Ardatz bezala Tartessos ibaia izan zuen, ondoren erromatarrek Betis deitu zutena (aurretik Oleum flumen, "olioaren ibaia") eta arabiarrek Guadalquivir (ibai handia esan nahi duena). Hala ere, ezer ez da ziurra eta zenbait egile Tartessos ibaia Odiel ibaia edo Tinto ibaiaren ahoetan kokatzen saiatzen dira (azken hau Huelvako itsasadarra), baita Mar Menorren, Guadianaren ahoan edo Tajo ibaian bertan. 2001ean Tartessos izena Jaengo probintziako Castellar herritik igarotzen den Castellar ibaiari eman zioten. Tartesiarrek inguruko herrietakoetatik erabat ezberdina zen hizkuntza eta idazketa bat sortu zuten eta egiptoar eta feniziarren eragin kulturalak izan zituzten.

Tartessos aipatzen duen lehen iturri historikoa Herodotoren historia da, K. a. V. mendekoa, Argantonio erregeari buruz (bere izenak Zilarrezko gizona esan nahi du eta ehun urtez gobernatu zuela esaten da) eta bere aberastasun, jakituria eta eskuzabaltasun zenbaezinez hitzegiten duena. Berantiarrago bat IV. mendekoa da, Rufo Festo Avieno idazle erromatarrarena, Ora Maritima izeneko lan bat idatzi zuena, Mediterraneoko kostaldeak deskribatzen diren olerkia. Olerkaria beraren arabera, egile ezagunik ez zuten oso antzinako iturriak erabili zituen. Iturri hauetako bat K. a. IV. mendekoa da, Avienok kostaldetik eginiko bidaia bat bezala deskribatu zuena, marinel greziar eta kartagoar batek egina, non Britannia edo Kornualleseko (Ingalaterra) kostaldetik abiatuta Massaliaraino (Marsella) iritsi zen. Bidaia horren emaitza bezala marinel ezezagunak bisitaturiko tokiak kontatzen dira, Iberiar penintsulari buruzko berririk antzinakoenak ematen dituena.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tartessos feniziarrek egin zuten bertako jendearen akulturazioa dela esan daiteke. Teoria hau kolonizazio kronologietan eta hondakin arkeologikoetan oinarritzen da, sare leunduzko zeramikak, berniz gorrikoak eta irudikapen erlijiosoak, argi eta garbi ekialdeko jainkosei erreferentzia egiten dietenak, Astarte kasu, t-r-t hizkiak argi eta garbi Tartessosen antza dutela nabarmenduz, eta Baal edo Melkhart moduko jainkoei (bere zezen itxuran askotan irudikatua agertzen dena.

Ez dago batere argi nortzuk ziren feniziarrek topatu zituzten bertako horiek. Historialariren batzuk penintsulara Itsasoko Herriekin batera iritsi zirela uste dute. Beste batzuk herri indoeuroparrak izan zitezkeela uste dute, Kaukaso iparraldeko estepetatik etorri zen jendea, historiaurreko jendearen tokian finkatu zena eta El Argar edo Kutxa Zelaien Kultura bezalako kulturak sortu zituena. Feniziarren iritsierarekin akulturatu egin ziren, Tartessos erresuma sortuz.

Erreferentzia historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Tartessos iberiarren herrialdeko ibai bat dela diote, itsasora bi ahotik iritsiz eta bi aho horien artean izen bereko hiri bat dagoela. Ibaia, Iberiako luzeena dena eta itsasaldia duena, berrikiago Baetis deitua eta badaude batzuk Tartessos Carpiaren antzinako izena dela diotenak, iberiarren hiri bat".
  • Biblian Tarshish izeneko toki bati buruzko erreferentziak daude, Tarsis edo Tarsisch ere deitua. "Hain zuzen ere, Salomon erregeak Tarsiseko ontziak zituen itsasoan Hirameko ontziekin batera. Tarsiseko ontziak hiru urtetik behin etortzen ziren eta urrea, zilarra, bolia, tximinoak eta paumak zekartzaten. Itun Zaharra, Erregeen Liburua I, 10-22". Gaur egun, batzuk Salomonek Tartessosi erreferentzia ez ziola egiten uste dute, baizik eta Aqabako portuari, Sinaiko penintsulan.
  • Ezequiel Profetaren testu batean (27, 12) (K. a. V. mendea) Tirok Tarsisekin komertziatzen zuela aipatzen da eta kasu honetan baliteke Tartessosi erreferentzia egitea, Feniziak haiekin jada harremanak bai baitzituen.
  • Jonasen Liburuan 1,3 (K. a. VIII. mendea honako hau dio: "Baina Jonas Tarsisera joateko altxatu zen, Yahvehren presentziatik urrun. Yoppera jeitsi zen eta Tarsisera abiatuko zen ontzi bat topatu zuen. Pasaia ordaindu zuen eta eurekin abiatu zen Tarsisera, Yahvehren presentziatik urrun".
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tartessos Aldatu lotura Wikidatan