Tasa (matematika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Matematikan, tasa bi magnituderen arteko ratioa edo zatidura da, zatitzailea den magnitudearen unitate bakoitzeko, bestearen unitate-kopurua adierazten duena. Adibidez, pertsona bakoitzak eguneko 300 gr ogi jaten dituela adieraztean, tasa bat kalkulatzen ari da, kontsumitutako ogi guztia pertsona kopuruaren artean zatituz. Maiz, tasak denboraren arabera kalkulatzen dira, hau da, denbora da magnitude zatitzailea, aldi bakoitzeko magnitude baten neurria adierazteko (adibidez, abiadura, kilometroak orduko neurtuz). Tasak magnitude baten aldakuntzaren neurri moduan ere erabiltzen dira, magnitude edo aldagai baten unitate gehigarri bakoitzeko, beste magnitude bat nola aldatzen den aztertzeko alegia (adibidez, lanordu gehigarri batek ekoizpenean dakarren gehikuntza kalkulatzen denean); tasaren adiera horretatik, deribatu kontzeptua eratortzen da, beste aldagaia batean izandako aldaketa infinitesimalen ondorioz, aldagai baten aldaketa-tasa jasotzen duena.


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.