Tasmaniako deabru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tasmaniako deabru
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaDasyuromorphia
FamiliaDasyuridae
LeinuaDasyurini
GeneroaSarcophilus
Espeziea Sarcophilus harrisii
Boitard, 1841
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia21 egun
Haginkadaren indarra181
Kumaldiaren tamaina25
Edoskitzea5,5 hilabete
Genomaren kokapenaensembl.org…

Tasmaniako deabrua (Sarcophilus harrisii) gaur egun Australiako Tasmania uhartean bakarrik bizi den martsupial haragijale bat da. Tasmaniako desbrua Sarcophilus generotik bizirik gelditzen den abere bakarra da. 1807. urtean George Prideaux Robert Harris naturistak abere honen lehenbiziko deskribapena idatzi zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean hainbat espezie zeuden arren, gaur egun irauten duen espezie bakarra txakur ertain baten tamainakoa da: 4 eta 12 kilo bitartean pisatzen du, 52-80 cm-ko luzera du eta 23-30 cm-ko buztana. Larru beltza edo iluna du eta orban txuri bat eztarrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Australian ere bazeuden, baina, ganadua eta oiloak jaten zituela uste zutenez, bertako nekazariek ez zioten estimu handirik; beraz, denak akabatu zituzten. Gerora jakin da hildako animaliak, muskerrak, karraskariak eta beste animalia txiki batzuk jaten dituela gehienbat.

1990eko hamarkadaren bukaeran 150.000 deabru zeuden Tasmanian. Orduz geroztik, minbizi larri batek deabruen populazioa erdira jaitsi du. Gaixotasun honek deabruen ahoa, lepoa eta aurpegia erasotzen ditu. Ez da gaixotasun horren jatorria ezagutzen, baina ugalketa eta abarretan, beren artean kutsatzen dela uste da. Ikerlariak gaixotasun hau kontrolatu nahian dabiltza. Horretarako, deabruak beste leku batera eraman dituzte, eta osasuntsu daudenak berrogeialdian mantentzen dituzte, populazio hori desager ez dadin. Animalia hauek egokitu egin dira denboran zehar: XX. mendean ia desagertu arte ehizatu zituzten arren, aurrera egitea lortu zuten. Lagunduz gero, arazo hau gainditu eta bizirik irauteko aukera izango dute.

2009ko maiatzean desagertzeko mehatxu larrian dagoen espezie izendatu zuten.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena beldurgarria badu ere, nahiko lotsatia da. Gautarra da eta egun osoa ematen du gordelekuan sartuta. Hala ere, kontuan izan behar da oso baraila sendoak dituela, animalia baten hezurdura guztiz txikitzeko modukoak, eta, diotenez, haren oihuak ikara sortzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hawkins, C. E., McCallum, H., Mooney, N., Jones, M.; Holdsworth, M. (2008). «Sarcophilus harrisii». In: IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species. Deskargatze data: 9 July 2011. Listed as Endangered (EN A2be+3e v3.1)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]