Tatiana Slovatinskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatiana Slovatinskaia
Bizitza
JaiotzaVilnius, 1879
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza1957 (77/78 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta politikaria
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Tatiana Aleksandrovna Slovatinskaia (errusieraz: Татьяна Александровна Словатинская, bielorrusieraz: Таццяна Аляксандраўна Славатинская Tatsiana Aliaksandraŭna Slavatinskaia; Vilnius, Errusiar Inperioa, 1879Mosku, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1957) militante boltxebikea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeslari eta musikari karrera hastekoa zen, baina gaztetatik, 1898tik, mugimendu iraultzailean hasi zen. 1905ean, Alderdi Boltxebikean sartu zen; batez ere alderdiaren aparatu klandestinoan lan egin zuen, Jelena Stasovarekin batera, batez ere. Alderdiaren buru garrantzitsuenen segurtasun arduraduna izan zen urteetan, batez ere Stalinen segurtasunarena.

1912 urtetik aurrera, Stalinen gertuko laguntzaile izan zen, honek Zvezda (“Izarra”) astekaria zuzentzen zuen artean. Stalin Pravdan idazten hasi zenean ere (1912ko azken hilabeteetan), Slovatinskaia bere laguntzaile zen oraindik. Hain gertuko burkidetza-harremana zuen Stalinekin, ezen 1913ko otsailean, Stalin atxilotua izan zenean, Slovatinskaia berarekin batera zegoela (Stalini deportazioan gehien lagundu zion pertsonetako bat izan zen).

1917an, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralarentzat idazkari bezala egin zuen lan, Jelena Stasovaren ardurapean. Errusiako Gerra Zibila zela, bertan parte hartu zuen. 1921 eta 1937 artean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoaren idazkarietako bat izan zen, hain zuzen ere, Kontrol Komisioari zegokion idazkaritzan egin zuen lan. 1957an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Slovatinskaia, Tatiana, K17 2017-11-13. CC0 Domeinu Publikoa