Taula-joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partxis-taula bat, 4 jokalari artekoa. Taulan fitxak mugitu behar dira laukiz lauki, dadoetan suertatutako zenbakiak zein diren, fitxa guztiak etxera mugitu arte. Partxisa estrategia eta zoria bateratzen dituen taula-jokoa da.

Taula-jokoak espreski prestaturiko taula baten gainean jokatzen diren jokoak dira, taula gainean piezak jarri, kendu edo mugituz. Taula egurrezkoa, kartoizkoa edo beste gai batekoa izan daiteke eta bertan gelaskak, ibilbideak eta, oro har, jokorako behar diren elementuak agertzen dira. Gehienetan bi jokalari gutxienez eskatzen dituzten jokoak dira eta aurkariak taulako alde banatan jartzen dira jolasteko. Taula-jokoak estrategia-jokoak izaten dira, non jokalari bakoitzak egin behar dituen mugimenduak besteak egindako edo egin beharreko mugimenduak zein diren erabaki behar dira, baina taula-joko askotan zoria ere agertzen da, txanda bakoitzean bota beharreko dadoen bitartez esaterako. Nolanahi ere, jokalariak ez dira derrigor aurkariak izan behar eta orduan taula-jokoa kooperatiboa dela esaten da.

Interneten garapenak taula-joko asko urruneko jokalarien aurka, harreman zuzena izan gabe, jolasteko aukera eman badu ere, taula-jokoak mahai baten inguruan jolasteko sortu dira historian zehar. Haur eta helduen sozializaziorako garrantzitsuak dira, jokoaren arauak errespetatu eta besteekiko harremanak lantzen (galtzen eta irabazten ikasi) laguntzen dutelako. Haurren kasuan, zenbatzen, irakurtzen eta bestelako gaiak jorratzeko (historian girotutako jokoetan, esaterako) oso egokiak dira gainera.

North American board games
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taula-joko Aldatu lotura Wikidatan