Tavo Burat

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:26, 25 urtarrila 2016
Tavo Burat
Tavo Burat
Tavo Burat, 2008an
Datu pertsonalak
Izen osoa Gustavo Buratti Zanchi
Jaio 1932ko maiatzaren 22a
Stezzano, Lombardia ( Italia)
Hil 2009ko abenduaren 8a (77 urte)
Biella ( Italia)

Tavo Burat (Stezzano, Italia, 1932eko maiatzaren 22aBiella, Italia, 2009ko abenduaren 8a[1][2]) italierazko eta piemonterazko idazle eta kazetaria zen.

Bere bizitzan, hizkuntza gutxituak defendatu zituen,[3] batez ere piemontera eta frankoproventzera.

Bizitza

Italiako Stezzano herrian jaio zen, 1938an. Zuzenbidean lizentziatu zen, Grisonia kantonamenduko zuzenbideari buruzko tesiarekin. Frantseseko irakasle izan zen 1968tik 1994ra bitartean.

Piemonteko La Slòira aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen, eta ALP aldizkariaren zuzendari 1974az geroztik, 2009an hil zen arte.

Politika eta kultura arloetako karguak

  • Biellako udal kontseilari: 19561994.
  • PSIko eskualde agintari: 19751984
  • Comunità Montana Bassa Valle Elvo erakundeko aholkulari: 19701993
  • Berdeen ordezkari, Piemonte eskualdeko estatutua berrikusteko.
  • Berdeen kontseilari nazional: 20002009
  • Centro Studi Dolciniani erakundeko koordinatzaile:[4] 19742009
  • Consiglio Federativo della Resistenza di Biella erakundearen fundatzaile.

Idazlanak

Italieraz

  • 1957: Diritto pubblico nel Cantone dei Grigioni
  • 1974: La situazione giuridica delle minoranze linguistiche in Italia, dins I diritti delle minoranze etnico-linguistiche
  • 1976: In difesa degli altri, dins U. Bernardi, Le mille culture, Comunità locali e partecipazione politica
  • 1981: Decolonizzare le Alpi, dins Prospettive dell’arco alpino
  • 1989: Carlo Antonio Gastaldi. Un operaio biellese brigante dei Borboni
  • 1997: Federalismo e autonomie. Comunità e bioregioni
  • 2000: Fra Dolcino e gli Apostolici tra eresia, rivolta e roghi
  • 2002: L'anarchia cristiana di Fra Dolcino e Margherita (Ed. Leone & Griffa)
  • 2004: Eretici dimenticati. Dal Medioevo alla modernità (Ed. DeriveApprodi)
  • 2006: Banditi e ribelli dimenticati. Storie di irriducibili al futuro che viene (Ed. Lampi di Stampa)

Piemonteraz

  • 1979: Finagi (Ca dë studi piemontèis)
  • 2005: Lassomse nen tajé la lenga (ALP)
  • 2008: Poesìe (Ca dë studi piemontèis)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tavo Burat


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.