Tax lease

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tax lease kostu ekonomiko handiko produktuak erosteko finantza operazio bat da, ontzigintzan erabili ohi dena. Honen bidez, erosleek ahalik eta zerga gutxien ordaintzen dute. Horretarako, onura fiskalak baliatzen dira[1].

Beharrezko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tax lease laguntza burutzeko armadore bat, eraikitzen ari diren ontzi bat, armadoreari erosiko dion finantza erakunde bat eta Interes Ekonomikoko Elkarte bat behar dira. Horrek armadoreari ontzia alokatuko dio erosteko aukerarekin, elkarrekin adostutako denbora tarte batez[1].

Interes Ekonomikoko Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte hauek merkataritza elkarteen artean osatutako ondasun elkarte baten edo sozietate zibil baten funtzioa burutzen dute[1].

Ontzia eraikitzeko momentuan, finantza erakundeek erosi egiten dute, leasing (alokairua erosteko bermearekin) bidez. Horiek, Interes Ekonomikoko Elkarteetara igarotzen dira eta gero ontzia armadoreari alokatzen diote, leasing kontratu baliatuz, eta lau urtera, azken ordainketa egin eta armadorearengana igarotzen da[1].

Lau urteren ondoren, leasing bukatu eta ontzia armadorearen esku gelditzen da. Momentu horretan, Interes Ekonomikoko Taldeak ere desagertu egiten dira[1].

Aurrezteko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietate zergaren araudiak aukera eskaintzen die enpresei egin dituzten inbertsioen bidez zergak gutxitzeko, zerga-oinarri negatiboak sortzen dituztela baliatuta. Erosketa handi baten amortizazioa epe motzean egiteak, bestalde, asko gutxitzen du enpresa hauen zerga oinarri positiboa[1].

2014ko abenduaren 9ean, 'Tax lease' berria onartu egin zuen Europako Batasuneko Auzitegiak[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]