Tebasko Batailoi Sakratua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tebaseko Batailoi Sakratua (antzinako grezieraz ἱερὸς λόχος, hieròs lókhos) 150 gizonezko maitale bikotek osatutako eliteko greziar unitate bat zen. Plutarkoren arabera, Gorgidas tebastar komandanteak sortu zuen. Bikote adin nagusiko kide batez, ἡνίοχοι (heníochoi, zuzendaria) izena hartzen zuena eta beste gazteago batez, παραβάται (parabátai, laguna) osatuta zeuden. Guduan "maitaleen armada erabiltzeko motibazioa Plutarkok azaltzen du:

« Tribu edo familia bereko gizonentzako balio gutxi dago bata bestearentzako arriskua gainean dagoenean; baina adiskidetasunean eta maitasunean oinarritutako batailoi bat ez da sekula hautsiko eta garaiezina da; maitaleak, euren maiteen begiradapean duin ez izateagatik lotsatuta eta maiteak euren maitaleen begiradapean, gogotsu doaz arriskurantz batzuen eta besteen lasaitasunerako.  »

Plutarkoren arabera, Gorgidasek hasiera batean Tebaseko Batailoi Sakratua bere gudu lerroetan zehar banatu zuen gainontzekoak indartuko zituen eliteko unitate bat bezala, baina orduan Pelopidasek, Batailoiak Tegirako guduan arrakastaz borrokatu ondoren, guardia pertsonal eran erabili zuen. Tebaseko Batailoi Sakratua greziar infanteriaren zati garrantzitsu bat izan zen 33 urte inguruz.

Batailoi honen porrotik ospetsuena Keroneako guduan gertatu zen, K. a. 338an, gudu erabakigarri honetan Filipo II.a Mazedoniakoak eta bere seme Alexandro Handiak greziar hiri-estatuen independentziarekin amaitu zutelarik. Filipo gatibu egon zen Tebasen, bertako taktika militarrak ikasi zituelarik. Gainontzeko tebastar armadak Filipo eta Alexandroren armada askoz handiagoaren aurka borrokatu ondoren ihes egin zuen, baina Batailoi Sakratua, erabat inguratuta, irmo mantendu zen eta zeuden tokian erori ziren. Plutarkok dioenez, Filipok, pila batean jarritako gorpuen ikuspegiaren aurrean eta nortzuk ziren ulertu ondoren, honako hau esan zuen:

« Hil bedi gizon hauek modu desegokian zeozer egin edo sufritu zutela susmatzen duena"  »

Plutarkok Batailoi horretako 300 kideak egun horretan hil zirela dioen arren, beste idazle batzuk 250 hil egin zirela eta gainontzeko berrogeita hamarrak soilik zaurituak izan zirela diote. Datu hauek Keronean duten amankomuneko euren hilobian egiaztatuak izan ziren, non 254 hezurdura aurkitu ziren, zazpi ilaratan lerrokatuak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]