Teen Wolf

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

Teen Wolf (euskaraz Otso Nerabea) 1985eko Rod Daniel estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia filma bat da. Michael J. Fox, Lorie Griffin, James Hampton, Susan Ursitti, Jerry Levine, Mark Arnold, Jay Tarses eta Scott Paulin aktoreek antzeztu zuten. Otsogizonaren kondaira umorez ukitzen du.

Michael J. Fox aktoreak protagonista nagusi gisa antzeztu zuen lehenbiziko filma izan zen, naziorteko izar bilakatuz. Filmak izandako arrakastarn ondorioz izen berdineko Teen Wolf marrazki bizidun telesaila eta bi jarraipen izan zituen: Teen Wolf Too (1987) eta Teen Witch (1989).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Scott Howard (Michael J. Fox) institutuan ikasi eta bertako saskibaloi taldean jokatzen duen nerabe bat da, txapelketa bat bera ere inoiz irabazi ez arren. Bere buruan konfidantza asko ez duen mutila da, gogokoa duen neska ohiko ilehori eder eta ustehandia denez, ez dio jaramonik egiten. Bera eta bere adiskideek jai bat ospatuko dute, baina Scott ondoezik jarri eta etxera itzuliko da, bertan sekulako harriduraz otsogizon batean bilakatu dela ohartuko da. Bere ahalmen fisiko berriak saskibaloi partiduetan nahiz kanpoan erabiliz, adiskide berriak eta neskak bere atzetik izatea lortu, ospea bereganatu eta institutuko izar bilakatuko da, aldiz, bere betiko lagunek ez dute bere aldaketa erradikala begi onez hartuko. Azkenean, ospea betiko ez dela eta benetazko zoriontasuna ez dakarrela ondorioztatuko du, hortaz, bera berez den bezala, otsogizon ahalmenik gabe, eta bere kaxaz taldekideekin batera txapelketa irabazten saiatuko da.

Aktoreak

Soinu banda

Soinu banda osatu zuten abestien artean honako hauek daude:

  • "Win in the End"
  • "Big Bad Wolf"
  • "Way to Go"
  • "Shooting for the Moon"

Kanpo loturak