Teguesteko mentzeierria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teguesteko mentzeierria, Tenerife uhartea, konkistatzaile espainiarrak iritsi zirenean banatuta zegoen bederatzi mentzeierrietako bat zen.

Tegueste (edo Tegueste I.a), Tinerfe Handia mentzeiaren zortzigarren semea izan zen. Mentzeierriak hartzen zuen eremuak, Antonio Rumeu de Armas historialariaren arabera, Tegueste udalerri osoa hartzen zuen, gaur egun, San Cristobal de la Laguna udalerriaren zati diren beste herri batzuekin, Bajamar, Tejina eta Valle de Guerra kasu, eta Vega lagunera, Los Rodeos eta Santa Maria de Gracia auzoa hartzera iristen zen.

Bertako mentzeiak, Tegueste I.a, Tegueste II.a eta Teguaco izan ziren. Konkista gertatu zenean, Tegueste II.a mentzeia eta bere seme txiki Teguaco, gaztelarren aurkako borroka aktiboaren zati izan ziren, Bencomo mentzeia buru zuena.