Teka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teka taldea multinazional alemaniar bat da, bere ibilbidea 1930eko hamarkadan hasi zuena. Bere sukalde sekzioa 1964an sortua izan zen, Santanderreko arraska lantegi txiki batetik abiatuta. Gaur egun 125 herrialdetan dago eta 5000 langile baino gehiago ditu mundu osoan.

Bere ekoizpen gune nagusiak, Espainiaz gain, Alemanian, Portugalen, Txinan, Turkian eta Mexikon daude. Espainian lantegiak Santanderren, Zaragozan, Palma de Mallorcan, Madrilen eta Granadan ditu.

Tekak ekoitzi edo komertzializatutako produktuak etxea eta ostalaritzan zentratzen dira, bereziki sukaldean (arraskak, labeak, sukalde bitrozeramikoak, kanpai ke xurgatzaileak, etxetresna elektrikoak) eta bainuan (txorrotak eta komunak. Gainera, altzairu herdoilgaitzezko garagardo upelak (munduko liderra merkatu kuotaren arabera), altzairuzko altzariak, elektronika, altzairu gaineko bitrifikatuak eta edukiontziak ere egiten ditu.

Teka taldea kirol babesletzari dagokionez tradiziorik handienetako bat duen konpainietako bat da. Tekaren eskutik, Real Racing Club de Santander izan zen bere kamisetan publizitatea eraman zuen lehen futbol taldea. Ia zortzi urtez Real Madridekin izan zuen babesletza akordioa nabarmentzen da, garai horretan taldeak bi UEFA Champions League eta Kontinentearteko Kopa bat irabazi zituelarik. Agertu da, baita ere, Teka Cantabria eskubaloi talde historikoan, Teka txirrindularitza taldean, edo, gaur egun, Teka Suzuki Teamen eta MX1 Munduko Txapelketan motokrosean.