Teknezio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Teknezioa
43 MolibdenoaTeknezioaRutenioa
Mn

Tc

Re
Tc-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Teknezioa, Tc, 43
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 7, 5, d
Itxura gris zilarkara
Masa atomikoa [98](0) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 4d5 5s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 13, 2
Propietate fisikoak
Egoera ustez solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
11 g/L
Urtze-puntua 2.430 K
(2.157 °C, 3.915 °F)
Irakite-puntua 4.538 K
(4.265 °C, 7.709 °F)
Urtze-entalpia 33,29 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 585,2 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 24,27 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.727 2.998 3.324 3.726 4.234 4.894
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 7, 6, 5,[1] 4,[2] 3,[3] 1
(oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna 1,9 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 702 kJ/mol
2.a: 1.470 kJ/mol
3.a: 2.850 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
135 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
183 pm
Erradio kobalentea 156 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 50,6 W·m−1·K−1
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: teknezioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
95mTc Sintetikoa 61 e ε - 95Mo
γ 0,203, 0582, 0,835 -
IT 0,0389, e 95Tc
96Tc Sintetikoa 4,3 e ε - 96Mo
γ 0,778, 0,849, 0,812 -
97Tc Sintetikoa 2,6x106 u ε - 97Mo
97mTc Sintetikoa 90 e IT 0,965, e 97Tc
98Tc Sintetikoa 4,2x106 u β- 0,4 98Ru
γ 0,745, 0,652 -
99Tc aztarnak 2,111x105 u β- 0,294 99Ru
99mTc aztarnak 6,01 o IT 0,142, 0,002 99Tc
γ 0,140 -
Erreferentziak

Teknezioa elementu kimiko bat da, Tc ikurra eta 43 zenbaki atomikoa dituena. Isotopo egonkorrik ez daukan elementurik arinena da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizio-metal kristalino eta gris zilarkara honen propietate kimikoak renioaren eta manganesoaren artekoak dira. Teknezio-99m (99mTc) isomero nuklearra medikuntza nuklearrean erabiltzen da mota askotako test diagnostikoak egiteko. 99Tc isotopoa gamma izpirik gabeko beta partikulen iturri gisa erabiltzen da.

Elementua aurkitua izan baino lehen, Dmitri Mendeleievek 43. elementuaren propietateak aurresan zituen. Mendeleievek bere taula periodikoan hutsune bat zegoela konturatu zen eta falta zen elementuari eka-manganeso deitu zion. 1937an 97Tc isotopoa artifizialki sortutako lehen elementua bihurtu zen. Hortik datorkio, hain zuzen, izena (grezieraz τεχνητός, alegia "artifiziala"). Lurrean existitzen den tekneziorik gehiena fisio nuklearraren ondorio da, uranio-235 isotopoa erreaktore nuklearretan erretzean sortzen baita. Ez da existitzen 4,2 milioi urte baino gehiago irauten duten teknezio-isotoporik eta, beraz, 1952an izar gorri erraldoietan aurkitu zenean, ikusi zen izarrek elementu astunak ekoitz ditzaketela. Teknezioa modu naturalean ere agertzen da, aztarna-elementu gisa bada ere, uranio-meen fisio espontaneoaren ondorioz edo molibdeno-oreen neutroi-harrapaketaren ondorioz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teknezio Aldatu lotura Wikidatan