Telefono-kabina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erresuma Batuan garai batean oso ohikoa ziren telefono-kabina gorriak.

Telefono-kabina barnean telefono publiko bat duen azpiegitura txiki bat da. Telefono-kabina diseinu ezagunena gorriak dira, munduko hainbat herrialdeek erabiltzen baidute, tartean Erresuma Batuak (nahiz eta gaur egun kentze preozesuan egon). Erabiltzailea euria, haizea eta eguraldiaren baldintza kaskarretatik babesteko diseinatuak daude, bai eta deialdia gauzatzean norberaren pribazitatea gordetzeko ere. Maiz kalteak eta suntsikerak jasan ohi dituzte, nagusiki udalerri eta hirietako eremu eta gune publikoetan baidaude.

Iraganean edonon zeuden eta edonork erabili ohi zituen. XXI. mendean hasitako joerari jarraituz, gaur egun telefono-kabinak desagertzeko bidean daude, euren errentabilitate eskasa eta telefonia mugikorraren hedapen eta erabilera zabalaren ondorioz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telefono-kabina