Telefono gorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriketako Estatu Batuko Jimmy Carter presidentea zenaren telefono gorria.

Telefono gorria delakoa Kubako misilen krisiaren ondoren Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean ezarri zen komunikabide zuzena izan zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapen hau komunikabideek asmatu eta ospetsu bilakatu zuten lexiko errekurtso bat da, berez linea zuzen hau teletipo bat baitzen, hitzezko solasaldi bat idatzizko mezu bat anbiguo edo zalantzagarriagoa baitzen, gerora telefono linea bat gehitu zitzaion.

Telefonoa gorria zela uste zeb, berez kolore honek larrialdi kasuak isladatzen zituelako. Etxe Zuria eta Kremlina zuzenean lotzean telefono gorriak Gerra Hotzaren garaian Sortalde eta Sartaldeko aurkako blokeen artean sor zitezkeen egoera larri edo gatazkatsuei konponbide bat ematea eskaini zuen.

Katxemira lurraldearengatik etengabeko gaztaka duten India eta Pakistan herrialdeek ere mota honetako larrialdietarako telefono bat gaitu dute.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman telesailan Gordon komisarioak Batman bera bizi ohi zen Wayne jauregiarekin zuzeneko harremanetan jartzen zuen telefono bat zuen.

Stanley Kubrick estatubatuar zuzendariak Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb izeneko filman Ameriketako Estatu Batu eta SESBaren arteko gatazka komedia edo umore ikuspuntutik irudikatu zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]