Telemako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telemako
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaOdiseo
AmaPenelope
Ezkontidea(k)Polycaste (en) Itzuli, Zirtze, Nausikaa eta Cassiphone (en) Itzuli
Seme-alabakPersepolis (en) Itzuli, Ptoliporthus (en) Itzuli, Poliporthes (en) Itzuli eta Latino

Greziar mitologian Telemako (antzinako grezieraz: Τηλέμαχος Têlémakhos; literalki, ‘urrutiko borrokalaria’) Odiseoren eta Peneloperen semea zen, eta Homeroren Odiseako pertsonaia bat.

Odiseoren bila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telemako oraindik haurra zen haren aita Odiseo etxea utzi (Itaka)eta Troiako gerrara joan zenean. Aita kanpoan izan zuen ia hogei urteetan, heldu bihurtu arte hazi zen. Odiseo kanpoan izan zen bitartean, haren etxea Peneloperen eskuaren bila joandako ezkongaiz josia zen. Jainkoek, batzartuta, Odiseok etxera itzuli behar zuela erabakitakoan, Atenea, Mentorren itxura hartuta, Itakara joan zen, eta Telemakori haren amaren ezkongaiak etxetik botatzeko esan zion, eta Pilosa eta Espartara joateko, aitari buruzko informazioa bil zezan.

Telemakok aholkua jarraitu zuen, baina ezkongaiek uko egin zioten handik joateari, eta Ateneak, oraindik Mentorren itxurarekin, Pilosa lagundu zion. Han Nestorrek harrera ona egin zien. Nestorren alaba Polikastak Telemako bainatu zuen; haren seme Pisistratok Telemakorekin lo egin zuen, eta gero Espartaraino gidatu zuen. Menelaok ere harrera ona egin zion, eta Proteok Odiseori buruz egindako profezia esan zion: haren borondatearen kontra atxikia zuela Kalipso ninfak.

Telemakoren itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espartatik etxera itzuli zen Telemako. Han, bere aita topatu zuen, haren txerrizain leial Eumeorekin. Ateneak, baina, Odiseo eskale bihurtua zuen. Horrela, Telemakok ez zuen bere aita ezagutu hark nor zen azaldu zion arte. Orduan, aita-semeek ezkongaiak zigortzea erabaki zuten. Haiekin bukatu zutenean, Telemakok bere aitari Laertes (Odiseoren aita, Telemakoren aitona) ikustera lagundu zion.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]