Telesforo Monzon

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Telesforo Monzon
Telesforo Monzon
Telesforo Monzon 1934an
Datu pertsonalak
Izen osoa Telesforo Monzon
Jaio 1904ko abenduaren 1a
Bergara (Gipuzkoa)
Hil 1981eko martxoaren 9a
Donibane Lohizune (Lapurdi)

Telesforo Monzon Ortiz de Urruela (Bergara, Gipuzkoa, 1904ko abenduaren 1a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1981eko martxoaren 9a) euskal idazle eta politikari nazionalista izan zen.

Bigarren Errepublikaren garaian EAJ-ren zuzendaritzan ibili zen eta, Gerra Zibilaren ondoren, erbestera alde egin beharrean izan zen. 40 urte atzerrian egin ondoren, Euskadira itzuli zen eta Herri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Telesforo Monzon Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen familia aberats batean, Olaso dorretxean. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, bukatzera ez bazen iritsi ere. Familia karlismoaren inguruan zebilen, baina Telesforo gaztea euskal nazionalismorantz hurbildu zen. Berriro ikasi zuen euskara, ia ahaztua zuen hizkuntza, eta EAJ-n afiliatu zen 1930ean, Bigarren Errepublika hastear zegoenean.

Errepublika garaian Bergarako EAJko zinegotzi hautatu zuten. Hizlari aparta, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere.

1931ko apirilaren 12an Gipuzkoako diputatu izan zen Madrilgo parlamentuan eta Eusko Jaurlaritzan barne-arazoetako kontseilari.

Espainiako Gerra Zibilaren bukaeratik Franco diktadorea hil bitartean, Mexikon emandako aldi batez kanpo, Donibane Lohizunen bizi izan zen.

[aldatu] Gerra Zibila

1936ko uztailaren 18an altxamendu militarra izan zen eta Espainiako Gerra Zibila hasi zen. EAJ errepublikaren alde jarri zen eta Monzon Gipuzkoako Junta de Defentsako kide izan zen. Handik gutxira dimitituko zuen, ez baitzegoen afusilatzeekin ados. Euzko Gudarostearen antolaketan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzaren armada erregularra izango zena.

Eusko Jaurlaritza osatu zenean, Gobernazio kontseilari izendatu zuen Jose Antonio Agirrek. Kargu honetatik eraiki zuen Ertzaintza, gerra garaian ordena mantendu ahal izateko Euskal Herrian.

Gernikako bonbardaketan testigu izan zen.

Frankistek Euskadi okupatu zutenean, 1937ko abuztuaren 23an, Jose Antonio Agirrerekin batera egin zuen ihes Santanderretik Frantziarantz.

[aldatu] Idazlea

Olaso ezizenez sinatu zituen bere lanak atzerrian zegoen bitartean.

Olerkigintzan hasi zen lehenengoz eta 1945ean Mexikon publikatu zuen Urrundik.

1947an Frantziara itzuli zen eta Gudarien Eginak argitaratu zuen, bere obrarik ezagunenetakoa.

50. urteetan antzerkigintzan ere aritu zen, komedia batzuk idatzi zituelarik.

1966.ean Euskaltzaindiako kide egin zen.

Hala ere, Monzonen ospe handiena borrokarako kantek eman zioten. Trantsizio garaian hainbat abesti egin zituen, doinu ezagunen bati erantsita: Itziarren semea, Batasuna, Lepoan hartu eta segi aurrera...

[aldatu] Lanak

[aldatu] Poesia

[aldatu] Antzerkia

[aldatu] Herri Batasuna

1977ko udan itzuli zen eta abuzturako Altsasuko Mahaia osatu zuen, KAS Alternatibaren inguruan antolatzeko grinaz. 1978an sortu zen Herri Batasuna Altsasun (Nafarroa). Koalizio honetan zeuden:

  • EAE edo ANV (Eusko Abertzale Ekintza edo Acción Nacionalista Vasca).
  • ESB (Euskal Sozilista Biltzarra).
  • HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) edo Partido Socialista Revolucionario Popular).
  • LAIA (Langile Abertzaleen Iraultzarako Alderdia).

Horretaz gain, Amnistiaren aldeko Gestorak, LAB sindikatua, JARRAI (gero HAIKA eta SEGI) eta beste hainbat talde ere barneratu zituen.

1979ko martxoko hauteskunde orokorretan, koalizioak 170.000 boto lortu zituen, Euskal Herrian emandakoen %13a. Monzon Kongresurako hautatua izan zen Gipuzkoako zirkunskripziopean, 46 urte azkarrago gertatu zen bezala, orduan EAJ-ko kide izan bazen ere. Orain, Telesforok 74 urte zituen eta osasun arazo ugari. Gainera atxilotu egin zuten eta kartzelan gehiago gaixotu zen. Diputatu izateagatik lortu zuen irtetzea, baina ez zen Kongresura inoiz joan, gaixoegi baitzegoen. 1979ko abenduan, Letamendia eta biak epaitu zituzten terrorismoaren apologia egitea egotziz. 1980ko martxoan parlamentari aukeratu zuten lehen hauteskunde autonomikoetan, baina 1980ko martxoan dimititu egin zuen, Antonio Ibargurenek kargua okupatuz. Ez zen Parlamentu honetara ere joango, osasun arazoak zirela-eta.

Baionan hil zen 1981eko martxoaren 9an eta Bergaran lurperatu zuten.

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak