Temburong barrutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Temburong Bruneiko (Asia) barrutietako bat da. Beste hiru barrutietako bakar batekin ere ez du mugarik, hiru aldetatik, Malaysiak inguratzen baitu. Iparraldean Bruneiko badia du. 1.166 kilometro koadroko hedadurarekin, Bruneiko lau barrutietako hirugarrena da arlo honetan. Barrutiaren biztanleria 9.300 pertsonakoa da, Bruneiko lau barrutietatik jende gutxien bizi dena izanik.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sungai Temburong izeneko erreka bertatik igarotzen da eta Sungai Pandaruan ibaiak ekialdeko eremua eratzen du, Malaysiarekin alde horretatik duen mugan.

Natura parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruneiko lehen natura parkea, Ulu Temburong izenekoa, barruti honen hegoaldean dago, eta barrutiaren azalera osoaren ia erdia hartzen du, 550 kilometro koadroko baso azaleraz.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Temburongen bost mukim edo azpibarruti daude: