Temple Bar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Temple Bar
TempleBar.JPG
Dublingo Temple Bar auzunea.
Herria Temple Bar, Dublin
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Koordenatuak 53°20′44″N 6°15′46″W / 53.34556°N 6.26278°W / 53.34556; -6.26278Koordenatuak: 53°20′44″N 6°15′46″W / 53.34556°N 6.26278°W / 53.34556; -6.26278
Temple Bar non dagoen adierazten duen Dublin erdiguneko mapa
Temple Bar
www.templebar.ie
Temple Bar

Temple Bar Dublingo erdigunean kokatzen den auzunea da, bertan Irlandako hiriburuaren gau-giroa egon ohi da. Iparraldetik Liffey ibaia dauka, hegoaldetik Dame Street kalea, ekialdetik O'Connell Zubia eta mendebaldetik Christ Church Katedrala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri kondairaren arabera auzuneak izen bereko The Temple Bar pub edo tabernatik hartu omen zuen. Beste batzuek diote leku-izenaren jatorria juduek jasaten zuten sarrera debekuan datzala.

Dirudienez XVII. mendean lur sail honen jabea zen Temple familiak eman zion. Temple Bar izena aurrenekoz 1673ko mapa batean azaltzen da. XIX. mendean arrakastaren gainbehera hasi zitzaion eta XX. menderako erabat utzita zegoen 1990eko hamarkadan bultzada berria eman zitzaion arte, ordutik aurrera hiriko gazte eta gau giro gune nagusienetako bat bilakatu da.

Giro kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun hiriburuko jarduera kultural gehiengoaz gozatzen du eta hortza dublindar gazteen topagune gustokoena da. Tabernataz gain kultur instituzio ugari daude bertan.Temple Barren mundu osoko bisitariak elkartu ohi dira, itxura ezberdineko lokal ugari badaude.

Kultur instituzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irlandako Zinema Institutua (eta artxiboa)
  • Temple Bar Galeria eta estudioa
  • Projects Arte Zentrua
  • Gaiety Antzerki Eskola

Tabernak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Temple Bar Aldatu lotura Wikidatan