Tempo di massacro

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:25, 23 urtarrila 2016


Tempo di massacro, 1966ko spaghetti western italiar bat da. Lucio Fulcik zuzendu eta ekoiztu zuen (beranduago, beldurrezko zinearen maisu izango zena). Protagonista nagusiak, Franco Nero eta George Hilton dira. Genero honetako filmik hoberenetako bat da, generoan hain ohikoak ez diren misterio eta iluntasun kutsu oso interesgarri batekin.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom (Franco Nero) itzultzeko eskatzen dion bere herriko lagun baten mezua jasotzen duen urre bilatzaile bat da. Itzultzen denean, tokia, Scott Jaun (Giuseppe Adobbati) aberatsak eta honen seme odolzale Jasonek (Nino Castelnuovo) domeinatua ikusten du, inor, bi hauen metodoei aurre egiten ausartzen ez delarik. Informazioa eman liezaioketen pertsona guztiak, gutuna bidali zion laguna barne, zigorrik gabe erailak dira, bata bestearen atzean.

Egoera zein den ikusita, Tomek, herrian gertatzen dena ikertzea erabakitzen du, eta Scottarren mantsioan sartzen da bere anaia Jeffekin (George Hilton) batera, hau, mozkor bat bihurtu delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak