Ten canoes
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Ten Canoes | |
| Urtea | 2006 | |
| Estreinaldia | 2006ko ekainaren 29a | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | Australia | |
| Iraupena | 92 m. | |
| Banatzailea | Palace Films | |
| Zuzendaria | ||
| Rolf de Heer & Peter Djigirr | ||
| Ekoizleak | ||
| Rolf de Heer | ||
| Gidoilariak | ||
| Rolf de Heer | ||
| Aktoreak | ||
| Jamie Gulpilil | ||
| Argazkilariak | ||
| Ian Jones | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Yolngu hizkuntzak Ingelesa |
||
| Webgunea | ||
| [http://www.tencanoes.com.au/] | ||
Ten Canoes Australiako film bat da, Rolf de Heer eta Peter Djigirr-ek 2006an eginikoa.
Alderdi artistikoez gain, natura eta aborigenak erakusten ditu, beren kultura, bizimodu, tradizio, gizatasuna eta hizkuntzekin azaldu ere, ikuspegi berritzaile batetik.
Australiako aborigenen hizkuntza batean eginiko lehen film luzea da. Nazioartean zabaldutako bertsioan narratzaileak ingelesez egiten du, eta pertsonaiek Yolŋu Matha hizkuntzak erabiltzen dituzte, baina badago beste bertsio bat osorik Yolŋu Matha hizkuntzetan.
Eduki-taula |
Sipnosia [aldatu]
Filma Arnhem Lurraldean gertatzen da, Australiako Iparraldeko lurraldeetan mendebaleko gizakiak bertara joan aurreko garaian. Australiako aborigenen ahozko tradizioan oinarrituta dago. Narratzaileak istorio bat kontatzen dio ikusleari, non Dayindi gerlari gazteari, bera bezala anaia zaharraren emaztea hartu nahi duen gazte bati buruzko istorioa kontatzen dioten, antzarak ehizatzen doazen bitartean. Dayindiren aldiko kontakizuna zuri-beltzean agertzen da, antzinakoen istorioa eta gaur eguneko irudiak koloretan diren bitartean.
Aktorerak [aldatu]
Crusoe Kurddal – Ridjimiraril
Jamie Gulpilil – Dayindi/Yeeralparil
Richard Birrinbirrin – Birrinbirrin
Peter Minygululu – Minygululu
Frances Djulibing – Nowalingu
David Gulpilil – Narratzailea
Sonia Djarrabalminym – Banalandju
Cassandra Malangarri Baker – Munandjarra
Philip Gudthaykudthay – Aztia
Peter Djigirr – Kanoakoa/Biktima/Gerlaria
Michael Dawu – Kanoakao/Arrotza
Bobby Bunungurr – Kanoakoa/Osaba
Johnny Buniyira – Kanoakoa/Gerlaria
Gil Birmingham – Kanoakoa/Gerlaria
Steven Wilinydjanu Maliburr – Kanoakaoa/Gerlaria
Sariak [aldatu]
Ten Canoes filmak hainbat sari jaso ditu, eta horien artean Un Certain Regard saria eskuratu zuen 2006ko Cannes Film Festivalean.
Azpitituluak euskaraz [aldatu]
Sarean badira film hau ikusteko euskarazko azpidatziak.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ten Canoes web ofiziala - Australia
- (Ingelesez) IMDB: Ten Canoes
- (Ingelesez) Amg movie: Ten Canoes
- (Ingelesez) Twelve Canoes
- (Ingelesez) Trailer youtube.com
- (Euskaraz) Euskarazko azpidatziak manterola.org/azpitituluak