Tenaruko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tenaruko gudua
Ozeano Bareko FronteaBigarren Mundu Gerra
GuadTenaruSandbar.jpg
Japoniar hildakoak, Alligator errekako hondar-barran erasoaren ondoren, 1942ko Abuztuaren 21ean.
Data 1942ko abuztuaren 21
Lekua Guadalcanal, Salomon uharteak
Emaitza Aliatuen garaipena
Gudulariak
 AEB
Erresuma BatuaSalomon Uharteetako Britainiar Protektoratua
Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Alexander Vandegrift,
Clifton B. Cates
Harukichi Hyakutake
Kiyonao Ichiki
Indarrak
3.000 917
Galerak
41-44 hildako 774-777 hildako
15 atxilo


Tenaruko Gudua, batzuetan Ilu Ibaiko Gudua edo Alligator Errekako Gudua deritzona, Guadalcanal uhartean gertatu zen 1942ko abuztuaren 21ean. Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Kanpainako lehorreko gudu hartan, japoniar armada aliatuen aurka (batez ere marineak) borrokatu zen. Guadalcanalgo kanpainako japoniarren lehenengo erasoaldia izan zen.

Guduan, Alexander Vandegrift jenerala buru nagusia zeukanten marineek buru egin zioten, Kiyonao Ichiki koronelaren "Ichiki" erregimentuko lehenengo taldearen erasoari. Marineak Henderson zelaia defendatzen zuen Lunga perimetroa zaintzen ari ziren. Aireportu hura, abuztuaren 7ko lehorreratzeetan hartu zuten aliatuek. Ichikiren unitatea Guadalcanalera bidali zuten aliatuak uhartetik egozteko eta aireportua berreskuratzera.

Guadalcanalgo aliatuen indarra gutxietsiz (une hartan 11.000 soldadu), Ichikiren unitateak marineen posizioen aurkako buruz buruko erasoa abiatu zuen, Lunga perimetroko Alligator errekaren ekialdean. Ichikiren erasoa atzera bota zuten japoniar galera handiekin. Marineek, argitu orduko, bizirik atera ziren Ichikiren soldaduei eraso egin zieten, eta askoz gehiago hil zuten. 917 soldadutatik, 128 baino ez ziren bizirik atera lehenengo eraso hartan.

Gudu hura, Guadalcanalgo kanpainan japoniarrek egin zituzten hiru eraso orokorren lehendabizikoa izan zen. Tenaruren ostean, japoniarrak aliatuen indarrak uste baino handiagoak zirela konturatu ziren eta soldadu gehiago bidali zuten Henderson zelaia berreskuratzeko.