Tenerifeko Auditorioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auditorioa, kanpoaldetik

Tenerifeko Auditorioa (gaztelaniaz: Auditorio de Tenerife) Santa Cruz Tenerifekoko (Espainia) Konstituzioaren hiribidean (gaztelaniaz: avenida de la Constitución) dagoen auditorioa da, Santiago Calatrava valentziar arkitektoarena. 1997an hasi ziren eraikitzen, eta 2003an amaitu zuten; azken urte horretako irailaren 23an inauguratu zuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina, 23.000 metro karratuko eremu batean altxatzen da. Eremu honetatik, eraikinak berak, 6471 metro karratu hartzen ditu, bi aretotan banatuak. Areto Nagusia edo Sinfonikoak, kupula batekin koroatua, 1616 eserleku ditu anfiteatroan, baita 16,5 metroko ahokadura eta 14 metroko sakonera duen agertokia ere. Agertokitik abiatuta, eserleku patioaren alde banatan, Albert Blancafortek diseinatutako organoaren hodiak irtetzen dira, nor, beste organo batzuk egiteaz ere arduratu den, Alcalá de Henareseko Katedralekoa edo Las Palmas de Gran Canariako Auditorioan dagoena kasu. Organoa, ohiko kontzeptutik erabat at dagoen kontzepzio batetatik abiatzen da, soinu inguratzaile bat sortuz, soinu iturriak, entzulearen inguruan baitaude.

Ganbera gelak, eskala txikiagokoa, areto sinfonikoaren anfiteatro banaketa errepikatzen du, eta 422 eserleku ditu. Harreragelan, nora eraikinaren alboetatik sartzen den, prentsa aretoa, denda bat eta kafetegi bat aurki daitezke. Gainera, banakako hamabi aldagela ditu, eta beste hainbeste kolektiboak, baita ileapaindegi, makillajea, jantziteria, etab... bezalako zerbitzuentzako toki bereziak ere. Kanpoaldean, bi terraza ditu, beste hainbeste plazetara ematen dutenak, nondik itsasoa ikus daitekeen.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programazio kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere programazio eszenikoan, Tenerife Danza, Jazz Atlantico, Munduko Musikak, Lagun Artean edo Interprete Handiak bezalako musika zikloak daude. Horretaz gain, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoaren denboraldiak, Tenerifeko Opera Jaialdiarenak, eta Las Palmas de Gran Canariako Perez Galdos Antzokiarekin elkarlanean, Kanarietako Musika Jaialdiaren ekitaldiak ere hartzen ditu.

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auditorioaren instalakuntzak, kongresu, produktu aurkezpen, konbentzio edo jardunaldiak hartzeko egokituak daude. Auditorioko gelez gain, lan hauetarako, erantsitako beste bi gela erabiltzen dira, edukiera ezberdinekoak, baita erabilera balioanitzeko beste ohiko instalakuntza batzuk ere. Auditorioaren eraikina eta bere ingurua, zine eta telebista filmazioetarako eta publizitate iragarkiak egiteko inguru bezala sustatua da.

Cadena Dialen sarien zenbait festa Santa Cruz Tenerifekoko auditorio honetan ospatu dira, Espainiako nahiz nazioarteko kantari latinoak bilduta: Laura Pausini, Chayanne, Eros Ramazzotti... 2007tik, Cadena Dialen sari banaketako ekitaldia eraikin honetan egiten da.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenerifeko Auditorioa eta Santiago Calatrava, zenbait arrazoigatik kritikatuak izan dira. Bere kokapen aldaketa, egitura arazo ezberdinak, aurrekontu gehiketa, ustez, segurtasunari buruzko araudia bete ez izana... Honetaz gain, Atlanta hiriak, bere maketak, Tenerifeko Auditorioa gogorarazten duen Santiago Calatravaren egitasmo bat aukeratu du.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenerifeko Auditorioa Aldatu lotura Wikidatan