Teodolito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaur egungo teodolitoa.

Teodolitoa neurgailu mekaniko-optiko unibertsala da, angelu bertikalak eta, batez ere, horizontalak neurtzeko balio duena, prezisio oso handiarekin. Beste tresna laguntzaile batzuekin lagunduta distantziak eta desnibelak neur ditzake.

Ezaugarriak eta erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eramangarria eta eskuzkoa da, topografiarako eta ingenieritzarako erabiltzen da, triangulazioetan batez ere. Mira baten laguntzaz eta takimetriaren bidez distantziak neur ditzake. Tresneria modernoago eta sofistikatuago bat teodolito elektronikoa da, estazio total bezala ezagunagoa dena.

Oinarrian, gaur egungo teodolitoa tripode baten gainean montatutako teleskopio bat da, bi borobilekin graduatua, bat bertikala eta bestea horizontala. Hauekin angeluak neurtzen dira lenteen laguntzaz.

Kontuan izan behar diren ezaugarri garantzitsuenak hauek dira: xehetasun-maila, objektiboko lentearen handitzen zenbakia eta ia konpentsadore elektronikoa duen ala ez.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodolito errepikagailuak, errepikatzaileak eta iparrorratz-teodolitoa.

Teodolito errepikagauiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huek eraiki dira linboko angelu horizontal berdinaren bata bestearen ondorengo neurrien bilketarako. Horrela metatutako angelua zatitu ahal izateko eta neurketa kopurua ere.

Teodolito errepikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direkzionalak ere deitzen zaie, teodolito errepikatzaileek linbo finko bat izatearen berezitasuna dute eta alidada bakarrik mugi daiteke.

Iparrorratz-teodolitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak dioen bezala, ezaugarri berezi batzuk dituen brujula bat du barneratuta. Hau imantatuta dago zirkulo horizontalaren noranzko berean. 0 tik 180 gradurainoko diametroaren gainean prezisio handiz.

Teodolito elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodolito optikoaren bertsioa da, elektronika gehitu duena borobil bertikal eta horizontalaren irakurketak egiteko. Hau, angeluak pantaila batean desplegatuz eta apreziazio-akatsak eliminatzen dituenez, sinpleagoa da bere erabileran, eta pieza gutxiago behar izateagatik sinpleagoa da bere eraketan eta kasu batzuetan bere kalibrazioan ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodolito Aldatu lotura Wikidatan