Teodoro Obiang Nguema
Teodoro Obiang Nguema Mbasogo (Acoacán, Espainiar Ginea, 1942 -) Ekuatore Gineako militarra eta politikaria da.
Biografia [aldatu]
Estatu kolpe baten bidez 1979ko abuztuan Macías lehendakaria (bere osaba) aginpidetik kendu eta diktadura ezarri zuen, Kontseilu Iraultzaile Militar bat sortuta. Kontseilu horrek Ekuatore Gineako errepublikako lehendakari izendatu zuen. Urte berean, amnistia eman zien 5.000 atxilotu politikori; Macías epaitzeko agindua eman, eta irailean hil egin zuten.
1990eko hamarraldian, erregimena irekitzen hasi zen, itxuraz ordea. Hala, 1993an egin ziren legebiltzarrerako lehen hauteskunde alderdi anitzekoak, eta Obiangen alderdiak gehiengo absolutua lortu zuen. Antzera gertatu zen 1995eko udal hauteskundeetan, baina ordukoan oposizioak ez zituen emaitzak onartu. 1996ko lehendakaritzarako hauteskundeetan ere arazoak izan ziren, eta oposizioko bi alderdi nagusiak, azken unean, erretiratu egin ziren. Obiangek botoen % 97 eskuratu zuen, baina, oposizioaren esanetan, abstentzioa % 70ekoa izan zen.
Afrikako Batasuneko presidentea da 2011ko urtarriletik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.