Teofilo Folengo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Folengo.

Girolamo Folengo —izengoitiz Teofilo Folengo eta Merlino Coccajo— (Mantua, Italia, 1491ko azaroaren 8a - Campese de Bassano, Italia, 1544ko abenduaren 9a) olerkaria izan zen.

Bolonian, Pomponazzi filosofo materialistarekin egin zituen ikasketak; erlijio-gaia duten olerkiak idatzi zituen hasieran (Umanità del Figliul di Dio, 1533). Baina obra nagusiak makarroniko deitu hizkeran idatzi zituen: Erdi Aroko unibertsitateko tradizio bat hartuz, gai satirikoak erabili zituen italiera dialektala latin gaiztoarekin nahasiz. Poesia petrarkazaleari irri egin zion Zanitonella obran, eta Danteren La divina commedia eta Orlandoren ekintzak barregarri jarri zituen (L'Orlandino). Folengoren obra nagusia Baldus da (1517; 25 kantu, 1552an bera hil ondoren argitaratu zen); bere garaiko erakundeez eta sinesteez burla egin zuen obra horretan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teofilo Folengo Aldatu lotura Wikidatan