Teoponpo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teoponpo
Bizitza
JaiotzaKios, K.a. IV. mendea
HeriotzaAlexandria, K.a. 320 ( urte)
Familia
AitaDamasistratus of Chios
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Isokrates
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, historialaria eta hizlaria
Lan nabarmenak

Teoponpo, grezieraz Θεόπομπος, Theópompos, (Kios, K.a. 380K.a. 323) historialari greziar bat izan zen, beharbada, K.a. IV. mendeko garrantzitsuena. Bere lanik garrantzitsuena Filipicas deritzona da, 58 liburuk osatutakoa, Alexandro Handiaren aita zen Filipo II.a Mazedoniakoaren historian oinarritua. Bere lanean, estilo moralista da nagusi, Filiporen bizitza pertsonalaren aurkako kritikengatik bereizten dena, agintariaren ekintza politikoen alde zegoen bitartean. Herodoto, Isokrates eta Antistenesen eragina izan zuen.

Bere lan guztia galdu da, baina beste egile batzuk berari buruz egiten dituzten aipamen luzeengatik ezagutzen da. Lehen aipaturiko Filipicas lanaz gain, Helenicas deritzon beste bat ere idatzi zuen, Tuzididesen lanaren jarraipena. Helenicas, dirudienez, garrantzi gutxiagokoak dira, ez baita asko aipatzen, egilearen hasiera garaikoa. Lan honi buruz, Arnaldo Momigliano historiografian adituak "Teoponpok, beraz, Tuzididesen lana jarraitzeko ahaleginean heldu egin behar izan zuen". Momiglianok, Teoponpogan, Tuzididesen ereduaren gainditzea nabarmentzen du. Filiporen sarrerak, baliorik gabe uzten du Esparta-Atenas eskema, eredu historikoak, errealitate politiko berrira egokitu behar izan zirelarik.