Teoria kimiosintetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Teoria biosintetikoa edo teoria kimiosintetikoa, biziaren sorrera fisiko-kimikoaren teoria ere deitua, lehen organismo biziak elementu abiotikoetatik abiatuta, atmosfera primitiboaren baldintzei esker sortu zirela dioena da.

Teoria Aleksandr Oparinek eta John Burdon Sanderson Haldanek proposatu zuten 1924an, berezko sorkuntzaren teoriaren aurka eginez. Charles Darwin eta Friedrich Engelsen proposamenetan oinarritzen da.

Tesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Bangaren teoria jarraituz, Lurra duela 5.000 milioi urte sortu zen, eguzki-sistemako gainontzeko planetekin batera. Baina duela 4.500 milioi urte gutxituko zuen Lurrak bere aktibitate bolkanikoa, hozten hasiz.

Oxigenoa, metanoa, amoniakoa eta hidrogenoa (atmosfera primitiboari izaera murriztailea ematen ziona) bezalako molekulen kontzentrazio eta konbinaketa handiaren ondorioz, masa molekular handiko konposatu organikoak sortu ziren. Eguzki erradiazioaren energia, atmosferako aktibitate elektrikoa, bertan etengabeko ekaitzak sortuz, eta sumendiak bezalako bero iturriak prozesu honetako katalizatzaile izan ziren.

Emaitza bezala, konposatu horiek ozeanoetan disolbatuta jatorrizko salda sorrarazi zuten, nondik lehen bizi motak sortuko ziren.

Koazerbatu eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miller-Urey esperimentuaren arabera, elementu sinpleen eraketa frogatuko zen jatorrizko atmosferaren baldintzetan (sufrez, ur lurrunez eta beste gas batzuez osatua). Teoriarekin jarraituz, litekeena de elementu horiek (N2, CO2 eta NH3 elkartu izana eta kate kimikoak eratzea, denborarekin proteinen adibide bihurtuko zirenak, eta, beranduago, azido nukleikozko molekula. Ozono geruzarik ez zegoenez, litekeena da zelula horiek sortu eta deuseztea etengabe zuzeneko eguzki erradiazioaren ondorioz.

Milioika urteren ondoren, zelula horiek sistema organiko konplexuagoetara eboluzionatuko zuten, ugaltzea ahalbidetuko ziena. Banaketa honen ondorengo une batean bi zelulak egitura bakar batean elkartuko ziren, hala, organismo bakar bihurtuko zuten mintz bat hartuz. Beranduago, "koazerbatu tanta" hauek elikadura eguzki energiatik lortuko zuten, fotosintesi prozesua eginez eta atmosferara oxigeno garbia bidaliz, horrek, emaitza bezala, ozono geruzaren sorrera emango zuelarik.

Lurrean, orduan substantzia sinpleetan aberatsa zen eta oxigeno askerik ez zuen salda primitibo bat existituko zen.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guztiak poltsa baten bezala daude:
  • Lehen bizi moten agerpena (koazerbatuak)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]