Teoria zelular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Hooke, zelula izenaren sortzailea

Teoria zelularra biologiaren oinarri garrantzitsuenetako bat da, Zelula eta bizitzaren artean dagoen erlazioa azaltzen digu. Teoria Zelularrak zelularen kontzeptua ekarri zuen XIX mendearen hasieran; bi aldaketa garrantzitsu gertatu ziren eragin handia izan zutenak zelularen kontzeptuaren agerpenean. Alde batetik pentsaera eboluzionista indartu zen: izaki bizidun guztiek jatorri berbera badute gai biziaren oinarrizko elementua berdina izan behar da derrigorrez. Pentsaera eboluzionistak beraz, izaki bizidunen oinarrizko elementuen bilaketa bultzatu zuen. Beste aldetik mikroskopioaren hobekuntza: lenteen akatsak zuzentzea lortu zen eta ondorioz ikusten ziren irudiak askoz garbi eta zehatzago bihurtu ziren. Behaketa mikroskopikoak biderkatu ziren eta organismoen izaera zelularra argi eta garbi agertzen hasi zen: hasieran landare-ehunetan (landare zelulak handiagoak dira eta lodia den horma zelular batez inguratuta daude) eta gero animalia ehunetan.

Jatorri ezberdinetako ehun eta organo-mota anitz aztertu ondoren 1839.an Scheleiden eta Schwann ikerlariek Teoria Zelularra aldarrikatu zuten:

  1. Zelula organismoen zati elementala (edo unitate estrukturala) da.
  2. Zelulak funtsean mintz batez, gorputz zelular batez eta nukleo batez osatuta daude.
  3. Zelula berriak masa organiko amorfo batetik kondentsazioz sortzen dira.

Tamalez, azken puntu honetan ikertzaile hauek guztiz oker zeuden. Hala ere, urte gutxi geroago, zatiketa zelularra deskribatu ondoren, azken adierazpen hau zuzendu zen: edozein zelula aurreko zelula batetik sortzen da. Proposamen honekin Teoria Zelularra osatzen da, arrakasta handia izan zuena izan zuen eta gainera urte gutxi pasa ondoren agertu zen Charles Darwin-en Eboluzioaren Teoriaren batera biologia modernoaren oinarriak jarriz.

Hala ere ia XX. mende arte salbuespen bat mantendu zen: ikerlari askoren ustez nerbioak zuntz ez-zelularrak ziren. Santiago Ramon y Cajal-ek frogatu zuen nerbioak neuronen luzakinak besterik ez zirela nerbio zuntzak. Teoria Zelularra funtsean gaur egun ere baliagarria den arren, XIX mendeko Teoria Zelularrak zelula eukariotoa deskribatzen zuen, prokariotoak, nukleorik gabeko zelulak, definizio horretatik kanpo geratzen baitziren.

Historiaren aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1665: Robert Hookek erabili zuen lehen aldiz “zelula” hitza.
  • 1670: Anton Van Leeuwenhoekek mikroskopio bat eraiki zuen.
  • Gaur egun zelula biziaren unitate funtzionala dela badakigu.

Puntu honetara ailegatzeko, zelulari buruzko ikerkuntzen urrats nagusiak aipatuko ditugu:

  • 1850: Rudolf Virchowek teoria zelularra osatu zuen aurreko zientzialarien ideiak batuz, berriztuz eta antolatuz.
  • 1830: Theodor Schwannek zelula animalien eta landareen oinarrizko unitate morfologikoa eta fisiologikoa zela proposatu zuen.

Teoria zelularren lehenengo adierazpena egin zuen. Kuriositate bat: “Schwann-en zorroa” deskribatu zuen, neuronen funtzionamendua deskribatzeko. Schleiden, Schawnn eta Virchow teoria honen egileak dira

  • 1860: Louis Pasteurek frogatu zuen mikroorganismo guztiak beste organismo batzuetatik sortzen direla.
  • 1981: Lynn Margulisek zelula eukariotoen jatorria azaldu zuen teoria endosinbiotikoaren bidez.

Teoria zelularraren 4 postulatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zelula, izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
  • Zelula, izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak, bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.
  • Zelula oro, aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiak, beste bat zatitzean sortzen dira.
  • Zelula, izaki bizidun guztien unitate genetikoa da. Zelulak, herentziazko materiala dauka. Material horren bidez, zelula alaba guztiei transmititzen zaizkie zelula amaren ezaugarriak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]