Tepeyac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andre Maria Birjinaren Agerkundeen iturri oroigarria, Tepeyac muinoan (Barruti Federala).
Guadalupeko basilikak Tepeyac muinotik.

Tepeyac Mexiko Hiriaren iparraldean kokatutako muino bat da, Guadalupeko mendilerroaren zati dena, mendilerro honek Mexikoko harana iparraldetik mugatzen duelarik. Muino honetan amaitzen da mendilerroa ekialdetik. Cerro del Guerrero deritzonaren zati txiki bat da.

Toki arkeologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonaurreko Mexikoren garaian, Tepeyacacean (nahuatlez Tépetl-yácatl-co, Muinoa-sudurra/ren aurrean "tokia", Muinoaren aurrean) Coatlicueren gurtzaleku bat zegoen, baita herrixka txiki bat ere, biak Mexiko-Tenochtitlanekin lotuta zeudelarik Texcoco lakua zeharkatzen zuen galtzada baten bidez (egungo Misterioen galtzada) eta uharte nagusira Tlatelolcotik sartzen zena.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tepeyak muinoa, ospetsua da Katolizismoaren arabera bertan Guadalupeko Andre Maria Birjina Juan Diego Cuauhtlatoatzin indiarrari agertu zitzaiolako. Gaur egun muino honen oinean Guadalupeko Andre Mariaren Basilika eta birjina honi eskainitako multzo monumentala daude, urtero milioika erromes jasotzen dituena, bereziki abenduak 12an. Muinoaren gorengo zatietako batean, El Cerrito izeneko kapera dagoen lautadan behaleku bat dago, nondik zerua oskarbi baldin badago, Mexikoko haranaren ikuspegirik ederrenetako bat ikus daitekeen.

Iparraldean eta mendebaldean El Tepeyac Parke Nazionala du, Santa Isabel eta Guerrero muinoen zati bat ere hartzen dituena.

Koordenatuak: 19°29′11″N 99°06′58″W / 19.4864°N 99.116°W / 19.4864; -99.116