Terence Rattigan
Wikipedia(e)tik
Sir Terence Mervyn Rattigan (Londres, Ingalaterra, 1911 - Hamilton, Bermuda, 1977) ingelesezko idazlea da. Harrow eta Oxfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Oso dramagile oparoa izan zen. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira French Without Tears (1936, Frantsesa ahalegin handirik gabe), The Winslow Boy (1946, Winslowtarren mutila), The Browning Version (1948, Browningen bertsioa), The Sleeping Prince (1953, Printze lotia), Separate tables (1954, Mahai bereiziak), The Prince and the Show-girl (1957, Printzea eta neska-dantzaria) eta Man and Boy (1963, Gizona eta gaztea).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.