Terence Young

Wikipedia, Entziklopedia askea

Terence Young (Jaiotza-izena: Stewart Terence Herbert Young; Shanghai, 1915eko ekainaren 20a - Cannes, 1994ko irailaren 7a) Britainia Handiko zinema-zuzendaria zen, bere aitaren lanbidea zela eta (polizia-komisarioa) Txinan jaio bazen ere. Hasieran gerrako filmak egin zituen: They Were not Divided (1950); The Red Berets (1953, Txapel gorriak). Gero abenturazko eta historiazko filmak egin zituen: That Lady (1954); Storm Over The Nile (1955); Safari (1956); Zarak (1956). James Bonden filmei esker egin zen ospetsu: Dr. No (1962); From Russia With Love (1963); Thunderball (1965). Beste film batzuk: The Amorous Adventures of Moll Flanders (1965); Wait Until Dark (1967); Mayerling (1968); Cosa Nostra (1972).

Laurence Olivier zuzendu zuen Inchon (1981) eta The Jigsaw Man filmetan. Olivier eta Young adiskideak izan ziren 1943az geroztik, Olivierrek Henry V (1944) filma zuzentzea Youngi eskaini zionetik; Youngek ez zuen onartu.

Dorothea Bennett eleberrigilearekin ezkondu zen.

Erreferentziak

Kanpo loturak