Terentzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terenz2.gif

Publius Terentius Afer (c. K. a. 185K. a. 159), labur eta euskaraz Terentzio, Erromako Errepublika garaiko komedia idazle bai izan zen. Kartagon jaioa bide zen eta Terentius Lucanus erromatar senatariaren esklabo izan zen. Senatariak hezi eta bere bizkortasuna ikusirik, askapena eman zion. K. a. 160. urtean Greziara joan zen Erroman artean ezagunak ez ziren komediak jaso asmoz, lan hauek komedia berriko egileen antzerki lanetan zeuden oinarrituak, Menandro idazlearenetan batez ere. Askatasun handiz egokitu zituen obrak baina Plauto komediagile erromatarrak ez bezala, ez zen obrak erromatar giroan egokitzen saiatu eta Greziako kultura hartu zuen aintzat idazterakoan. Terentzioren lanak ikusle ikasiarentzat ziren eta agian horregatik ez zuten, bere garaian, arrakastarik lortu. Oinarritzat hartu zituen jatorrizko obretan bezala maitasunari buruzko arazo korapilotsuak erabili zituen gehienetan. Haatik, Erromara itzuli aurretik hil zen K. a. 159. urtean Greziako Estinfalo hirian.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi zituen sei lanak osorik heldu dira gaurdaino. Orden kronologikoan hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terentzio Aldatu lotura Wikidatan