Teresa Avilakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santa Teresa Rubensen margolanean
Alonso del Arco-ren margolanean

Santa Teresa Avilakoa, benetako izenez Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada (Avila, Espainia, 1515 martxoaren 28 - Alba de Tormes, Salamanca, 1582 urriaren 4a / 15a) erlijioso karmeldar eta idazle izan zen. Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen, Done Joan Gurutzekoarekin batera karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen. Horrez gainera, Eliza Katolikoko doktore da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste da Teresaren aita kristautasunera bihurtutako judutarra zela. Teresa Sanchez Cepeda Dávila y Ahumada zen bere benetako izena, baina bere gaztaroan Teresa de Ahumada soilik erabili zuen, eta Erreforma karmeldarraren ostean abizena kendu eta bere ordez Jesusena jarri zuen (Teresa Jesuserena, alegia).

Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta bere neba batekin batera musulmanen lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko zelakoan. Azkenean amets horiek albo batera utzi eta erlijiosa izateko gogoa piztu zitzaion.

Zaldunen historiak atsegin zituen txikitatik, baina bere aitaren ustez horiek ez ziren neskatila batentzako gauza egokiak, eta ohitura hori ezabatzeko Avilako Santa Mariaren konbentuan sartu zuen. Gaixoaldi baten ondoren, 1534an, profesa egin zen Avilako Gizakundearen komentuan.

Berak kontatzen duenez, 1539an San Joseren laguntzaz sendatu zen. Ordundik aurrera hainbat aldiz aitortu zuen Jesu Kristo agertu zitzaiola. 1559-1561 bitartean hainbat gainezkaldi edo extasi izan zituen, bere otoitz bizitza sakondu zuen horrela. Urte horretatik aurrera konbentu berriak sortzen hasi zen. Pio IV.ak Avilako San Joseren konbentua sortzeko baimena eman zion, San Joseren lekaime karmeldar oinutsen ordenari hasiera emanez.

Lekaime hauek aurreko karmeldarrek baino barau zorrotzagoak eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. Joan Gurutzekoaren laguntzarekin, erreforma karmeldar fraileetara ere hedatu zen, eta behin Ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian zehar bereziki.

1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamancako probintzia). 1614an Paulo V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak Sienako Katalinarekin batera Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen.

Ospakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaieguna urriaren 15ean ospatzen da, hil zen urte berean Gaztelan egutegi gregoriotarra abian ipini zelako eta egutegi berri honekin bere heriotz eguna urriaren 4a izan beharrean 15a zelako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teresa Avilakoa Aldatu lotura Wikidatan