Teresa Cabarrús
Teresa Cabarrús, izengoitiz Madame Tallien (Madril, Espainia, 1773ko uztailaren 31 - Chimay, Belgika, 1835eko urtarrilaren 15a) 1789. urteko Frantziako Iraultzako heroia izan zen.
Biografia [aldatu]
Francisco Cabarrús Baionako finantzari ospetsuaren alaba zen. Hasieran Frantziako Iraultzaren alde agertu bazen ere, Izu Handiaren garaian beldurtu, Frantziatik alde egiten hasi eta Espainiarantz zihoala preso hartu zuten Bordelen. Kartzelan Jean Lambert Tallien herri-komisarioarekin maitemindu eta berarekin ezkondu zen. Robespierreren agintaldia bukatu zenean (Thermidor 9), Frantziako emakume ospetsuenetakoa izatera iritsi zen; herriak Notre Dame de Thermidor izenaz ezagutzen zuen, eta bere ikuspegi moderatuak eragin handia izan zuen Konbentzioko eta Direktorioko garaian. 1805ean Belgikako Chimayko printzearekin ezkondu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.