Termibus
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Termibus geltokiaren barnealdea. |
||||
| Herria | Bilbo | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°15′40″N 2°56′59″W / 43.26111°N 2.94972°WKoordenatuak: 43°15′40″N 2°56′59″W / 43.26111°N 2.94972°W | |||
| Garaia | 1996 | |||
| Helbidea | Gurtubai kalea, Garellano Basurtu-Zorrotza |
|||
| www.termibus.es | ||||
Termibus Bilboko autobusen geltoki nagusia da. Bizkaira, Euskal Herrira edota Espainiara doazen autobus desberdinak Termibusetik ateratzen dira. Garellano auzoan dago, Basurtu-Zorrotza barrutian.
Eduki-taula |
Ezaugarriak[aldatu]
Autobus geltokia eraiki aurretik Garellanoko futbol zelaia zegoen bertan. 1996an behin-behineko geltoki moduan eraiki zen, orduan Bilboko alkate zen Jose Maria Gorordoren eskutik. Hiri guztian zehar sakabanatuta zeuden autobus guztiak toki finko batetik ateratzearen helburuarekin egin zuten. Aurretik Alsako autobusak Autonomia kaletik ateratzen ziren, La Union eta La Burundesako autobusak bien bitartean Henao kaletik. Horrek hainbat arazo sortzen zizkien kanpotik etorritako pertsonei, ez baldin bazekiten autobus bakoitza nondik irtetzen den.
Bizkaibusek linea asko izateagatik, ezinezkoa izan da orain arte linea guztiak Termibusen batzea. Horrela, Durangaldeko autobusak, eta Lekeitiora doazenak bakarrik daude geltokian gaur egun. Ez da baztertzen etorkizunean linea gehiago batzea Termibusen. Basurtuko Ospitalea hain hurbil kokaturik egoteagatik Bilbobuseko 26, 38 eta 62 lineak ere Termibuseraino iristen dira, Bilboko auzo asko azpiegitura honekin elkartzeko.
Geltokia behin-behinekoa izan arren azken hamar urteetan hainbat hobekuntza egin izan dira, adibidez Renfe Aldiriaken eta Bilboko metroarekin batzen dituen San Mameseko geltoki intermodal berria. Esan liteke, hasierako behin-behinekotasunetik, finkotasun batera igaro dela. Baliteke hobespenak egiten jarraitzea, eta etorkizunean Abiadura Handiko Trena Bilbora iristean autobus guztiak Abandora eramatea. Dena den, oraindik ezer gutxi erabaki da horren inguruan.
Termibus erabiltzen duten konpainiak[aldatu]
Bizkaitik kanpo[aldatu]
Termibusetik honako garraio enpresek eskaintzen dute zerbitzua:
- Bilbobus
- Bizkaibus
- Encartaciones S.A.
- PESA
- La Unión Autobusak - La Burundesa
- ALSA - Continental Auto
- Bilman Bus
- Unionbus
- Vibasa
- Atlassib
Bizkaiko garraioa[aldatu]
| Bidaiariak | ||
|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | |
|
|
||
| 2000 | 2.135.935 | |
| 2001 | 2.153.754 | |
| 2002 | 2.369.900 | |
| 2003 | 2.121.329 | |
| 2004 | 4.493.402 | |
| 2005 | 4.795.224 | |
| 2006 | 4.984.104 | |
| 2007 | 5.454.329 | |
| 2008 | 5.413.836 | |
- A0651 Bilbao - Zalla - Balmaseda
- A2153 Bilbao - Loiu - Aiartza
- A2318 Termibus - EHU (autopistatik)
- A3247 Bilbao - Aireportua
- A3341 Bilbao - Sodupe - Arrespalditza
- A3342 Bilbao - Sodupe - Artziniega
- A3343 Bilbao - Sodupe
- A3414 Bilbao - Getxo (Artxandatik)
- A3512 Bilbao - Iurreta- Markina - Lekeitio (autopistatik)
- A3513 Bilbao - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
- A3523 Bilbao - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulesti - Lekeitio
- A3915 Bilbao - Durango - Ondarroa
- A3916 Bilbao - Ermua - Ondarroa
- A3923 Bilbao - Durango - Elorrio
- A3926 Bilbao - Ermua - Eibar (autopistatik)
- A3927 Bilbao - Lemoa - Zeanuri (autopistatik)
- A3930 Bilbao - Galdakao (autopistatik)
- A3933 Bilbao - Durango (autopistatik)
Bilboko garraioa[aldatu]
- 26 Uribarri - Termibus
- 38 Otxarkoaga - Termibus
- 62 Termibus - Arabella
- 80 Altamira - Termibus.
Kanpo Loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Termibusen webgune ofiziala