Terminator 2: Judgment Day

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terminator 2: Judgment Day
Datuak
Jatorrizko izenburua Terminator 2: Judgment Day
Izenburua euskaraz Terminator 2: Epaiketa Eguna
Urtea 1991
Estreinaldia 1991ko uztailaren 1a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 139 minutu
Aurrekontua 94 miloi dolar
Banatzailea TriStar Pictures
Zuzendaria
James Cameron
Ekoizleak
James Cameron
William Wisher Jr.
Gidoilariak
Brad Fiedel
Aktoreak
Arnold Schwarzenegger
Linda Hamilton
Edward Furlong
Robert Patrick
Musikagileak
Brad Fiedel
Argazkilariak
Adam Greenberg
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Makillaje onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Efektu berezi onenen Oscar Saria

Terminator 2: Judgment Day (euskaraz Terminator 2: Epaiketa Eguna) 1999eko James Cameron kanadar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. The Terminator (1984) filmaren jarraipena da, aldi berean filma honek Terminator 3: Rise of the Machines (2003) eta Terminator Salvation (2009) jarraipenak izan ditu. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Linda Hamilton, Edward Furlong eta Robert Patrick aktoreek antzeztu zuten.

Estreinaldi garaian filma honek konputagailuz eginiriko efektu bereziei dagokionez sekulako aurrerapena suposatu zuen. Bestalde, filma honek lau Oscar Sari irabazi zituen: Makillaje onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Efektu berezi onenen Oscar Saria.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995, Los Angeles. Sarah Connor (Linda Hamilton) John Connor (Edward Furlong) matxinatuaren ama ezkongabea psikiatriko batean sartuta dago. Urte batzuk aurretik, denbora-bidaiari batek makinak nagusi diren etorkizunean bere semea gizateriaren salbatzailea dela adierazi zion. Ordutik aurrera, Sarah gerlari antzeko norbaitetan bilakatu eta John semea biziraupen taltiketan entrenatu du. Arrazoi honengatik eroetxe batean sartu zuten. T-1000 izeneko errobot modelo hobetuago bat etorkizunetik John erailtzera iristean, etorkizuneko gizakiek mutila babesteko T-800 zaharkitua bidaliko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]