Terminator 2: Judgment Day

Wikipedia, Entziklopedia askea

Terminator 2: Judgment Day (euskaraz Terminator 2: Judizio Eguna) 1999eko James Cameron kanadar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. The Terminator (1984) filmaren jarraipena da, aldi berean filma honek Terminator 3: Rise of the Machines (2003) eta Terminator Salvation (2009) jarraipenak izan ditu. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Linda Hamilton, Edward Furlong eta Robert Patrick aktoreek antzeztu zuten.

Estreinaldi garaian filma honek konputagailuz eginiriko efektu bereziei dagokionez sekulako aurrerapena suposatu zuen. Bestalde, filma honek lau Oscar Sari irabazi zituen: Makillaje onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Efektu berezi onenen Oscar Saria.

Argumentua

1995, Los Angeles. Sarah Connor (Linda Hamilton) John Connor (Edward Furlong) matxinatuaren ama ezkongabea psikiatriko batean sartuta dago. Urte batzuk aurretik, denbora-bidaiari batek makinak nagusi diren etorkizunean bere semea gizateriaren salbatzailea dela adierazi zion. Ordutik aurrera, Sarah gerlari antzeko norbaitetan bilakatu eta John semea biziraupen taltiketan entrenatu du. Arrazoi honengatik eroetxe batean sartu zuten. T-1000 izeneko robot modelo hobetuago bat etorkizunetik John erailtzera iristean, etorkizuneko gizakiek mutila babesteko T-800 zaharkitua bidaliko dute.

Aktoreak

Kanpo loturak