Terminator 3: Rise of the Machines

Wikipedia, Entziklopedia askea
92.57.230.3 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 07:35, 11 ekaina 2016

Terminator 3: Rise of the Machines (euskaraz Terminator 3: Makinen Matxinada) 2003ko Jonathan Mostow estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko akziozko film bat da. Arnold Schwarzenegger, Nick Stahl, Claire Danes eta Kristanna Loken aktoreek antzeztu zuten.

Terminator saileko film bat da, The Terminator (1984) eta Terminator 2: Judgment Day (Terminator 2: Judizioaren Eguna, 1991) filmeen jarraipena. Era berean Terminator Salvation (Terminator Salbazioa, 2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015) jarraipenak izan zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Connorrek (Nick Stahl) gizateria suntsiketatik salbatu zuenetik 10 urte igaro dira. Gaur egun Johnek 25 urte dauzka eta ezkutuan bizi da: bere izatearen inongo agirik ez dago. Horrela Skynet korporazioak bere arrastoa jarrai dezan eragozten du, behinola bera akatzen saiatu zen korporazio makina ekoizle sofistikatua. Baina, orain, etorkizunetik T-X (Kristanna Loken) delakoa bidali berri dute, Skynetek inoiz garatutako cyborg makina hilgarriena. Bere betebeharra haren aurrekaria zen T-1000 cyborgak hasitako lana amaitzea da, alegia, John hiltzea. T-X emakume eder baten gorpuzkera duen makina gupidagabea da. Orain Connorren bizirauteko itxaropen bakarra bere antzinako etsaia zen Terminator bera da (Arnold Schwarzenegger).

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terminator 3: Rise of the Machines Aldatu lotura Wikidatan