Termita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Termita
Fosilaren garaia: Triasiko Berantiar-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Blattaria
Infraordena: Isoptera
Brullé, 1832
Familiak

Cratomastotermitidae
Mastotermitidae
Termopsidae
Archotermopsidae
Hodotermitidae
Stolotermitidae
Kalotermitidae
Archeorhinotermitidae
Stylotermitidae
Rhinotermitidae
Serritermitidae
Termitidae

Termita (Isoptera) Pterygota intsektuen ordena bat da. Inurri eta hainbat erle eta listorrekin batera (guzti horiek Hymenoptera ordenan sartuta) termitek lana banatzen dute euren generoen artean eta kumeen arreta kolektiboa egiten dute. Termitak batez ere hildako landareetaz elikatzen dira, askotan zuraz, hosto eroriez eta animalien gorotzez. Ezagutzen diren 4.000 espezie ezberdinen artean %10ak galera ekonomikoak sor ditzakete, bai etxeen egiturak apurtuz, landak suntsituz edo basoak janez. Duten balio ekologikoa oso garrantzitsua da.

Orain 300 milioi urte inguru edo lehenago agertu ziren. Gorputzez inurrien itxurakoak izaten dira oro har; kolorez ordea, termitak zuri horixkak izaten dira eta inurriak gorrixkak edo beltzak. Termiten gauzarik deigarrienak bizitza antolatzeko era eta habiak dira. Habi bakoitzean milioika termita bizi daitezke eta habiko taldea lau kastatan banatua egoten da: antzuak edo langileak, habia egiteko, janaria biltzeko, arrautzak eta larbak zaintzeko eta behar izanez gero erasora datozenetatik babesteko ardura dutenak; gudariak, habiko kideak (inurrietatik batez ere) babesteko ardura hutsa dutenak, buru handi beltzaranak dituztenak; hegodunak, errege-erreginekin ugaltzeko gaitasuna duten bakarrak eta eraldaketa batzuen ondoren beste termita-habiak eratzera irteten direnak; kolorez arrexkak izaten dira horiek; eta laugarrena, errege-erreginena; neurriz besteak baino handiagoak izaten dira, batez ere erregina. Hauen eginkizun bakarra langile, gudari eta hegodun berriak sortzea da. Habia hainbat mailatan eta gela txikitan antolatua edukitzen dute mota batzuek (Macrotermes azpifamiliako guztiek), lurraren zorutik 4-6 m gora daitekeena; gehienek, ordea, ikusten ez dena egiten dute. Habia itsua izaten dute eta hotz-bero berean (30 °C) izaten dute beti. Erdian errege-erreginen gela edukitzen dute. Egur ihartuetatik eta ustelduetatik protozoo batzuen sinbiosiaz ateratzen duten zelulosa eta egur zirbilez eta beren listuaz eratutako pilota batzuetan sortzen diren onddoak janez elikatzen dira. Termitak mundu guztian daude zabalduak, Afrikako ekialdean eta hegoaldean batez ere. Reticulitermes flavipes, Amitermes meridionalis eta Mastotermes darwiniensis dira termite mota batzuen izenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Termita Aldatu lotura Wikidatan