Termostato
Wikipedia(e)tik
Termostatoa bero-iturri bati eraginez leku itxi batean tenperatura aldatu gabe edukitzeko tresna. Hauek dira termostatoaren atal nagusiak: termometro bat, bero-iturriari aginduak ematen dizkion eragile elektriko, pneumatiko edo hidraulikoa, eta aipatu diren aurreko bi osagaien artean transmisioa egiten duen lotura mekanikoa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.