Ternate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ternateren kokapena

Ternate, Indonesiako ekialdean dagoen Iparraldeko Molukak probintziako uharte eta hiri bat da, Moluka uharteetan. Uhartea, Halmahera uhartearen mendebaldeko kostaldean dago. Ternate da probintziako hiririk handiena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko herbeheretar kolonizaziorarte, Ternateko sultanek, Sulawesitik Papuaraino hedatzen zen inperio batean agintzen zuten. Leihakide nagusia, gertu zegoen Tidore sultanerria zen.

Ternatera iritsi ziren lehen europarrak, Francisco Serraoren espedizio portugaldarra izan zen, Cerametik gertu hondoratu zena. Ternateko sultanak, portugaldarren nagusitasun militarra probes zezakeela ustez, espedizioa bere uhartera eraman zuen, eta, portugaldarrei, gotorleku bat eraikitzea baimendu zien 1512an.

Garcia Jofre de Loaisa buru zen espainiar espedizioa, Moluketara 1526an iritsi zenean, eta Tidoren gotorleku bat sortu zuenean, Portugalek, Ternateko beretik eraso zuen. 1575ean, sultanak, portugaldarrak gotorlekutik kanporatu zituen.

1606an, indar espainiarrek hartu zuten gotorlekua, sultana Manilara erbesteratuz. 1607an, herbeheretarrek beste gotorleku bat eraiki zuten uhartean, Malayo izenekoa. 1663an, espainiarrak erretiratu egin ziren.

1999 eta 2000n, Ternatek, musulman eta kristauen arteko bortizkeria erlijiosoa jasan zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ternate Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Indonesia
Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.