Terneuzen
|
Terneuzen |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Terneuzen | ||
| Estatua Probintzia |
|||
| Koordenatuak | 51°20′N 3°50′E / 51.333°N 3.833°EKoordenatuak: 51°20′N 3°50′E / 51.333°N 3.833°E | ||
| Eremua | 251,44 km2 | ||
| Biztanleria | 55.244 bizt. | ||
| Dentsitatea | 219,71 bizt./km² | ||
| http://www.terneuzen.nl | |||
Terneuzen (
entzun (i · ?)) Herbehereetako Zeelanda probintziako hiria da eta 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 55.244 biztanle zituen. Probintziaren hegoaldean dago, Gante eta Terneuzen arteko kanalaren amaieran. Hiriaren herrigunean 24.000 pertsona bizi dira eta inguruan hainbat herri txikiago daude.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Terneuzenen udalerri mugakideak honakoak dira: Sluis mendebaldean, Westerschelde itsasadarra iparraldean, Belgikako Gante hiria hegoaldean, eta Hulst ekialdean.
Westerschelde itsasadarraren iparraldean Borsele eta Vlissingen daude, iparralde eta ipar-mendebaldean.
Herriak [aldatu]
|
|
Ekonomia [aldatu]
Terneuzenen Dow Chemical multinazional amerikarraren lantegi erraldoia dago, Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo gaur egun duten handiena.
Garraiobideak [aldatu]
Conexxion eta Veolia konpainien autobus lineak daude inguruko herrietara eta Westerschelde tunelak Terneuzen eta Ellewoutsdijk batzen ditu izen bereko ibaia lurpetik zeharkatuz.
Herriaren mendebaldean (herrigunetik kilometro batera) autobus geltoki berria eraiki da.
2011an Sluiskilgo tunelaren eraikuntza hasi zen, Terneuzen eta Gante arteko ubidearen azpitik igaro eta itsasontzien joan-etorriak eragiten dituen trafiko arazoak saihesteko asmoarekin. Tunela 2014an zabaltzea espero da.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Nederlanderaz) Hiriaren webgune ofiziala.
|
|||||||
| Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |