Terrestrial Planet Finder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terrestrial Planet Finder - Interferometro infragorriaren irudi artistikoa.

Terrestrial Planet Finder (TPF ingelesezko siglengatik, euskaraz Planeta lurtar bilatzailea, NASAk 2015 eta 2020 bitartean abiaraziko den exoplaneta lurtarrak bilatzeko gai izango den teleskopio sistema bat sortzeko proiektu bat da.

Exoplanetak arlo guztietan aztertu eta ikertzeko gai izango diren bi behatoki gehigarriz osatua dago. TPFk planeten eraketa aztertzea ahalbidetuko du, berriki sortutako izarren inguruko hauts eta gasezko disko protoplanetarioen garapenetik urruneko planeta lurtarren tamaina, tenperatura, konposaketa atmosferikoa eta beste ezaugarri batzuk neurtzeraino.

Proiektaturiko bi sistemak honakoak dira:

  • Argi ikusgarriko koronografoa (TPF-C): teleskopio optiko handi bat (Hubble espazio teleskopioa baino 10 aldiz zehatzagoa), izarretik datorren argia ezabatzeko, eta hala, planeta batetik isladatutako argi ahula detektatzeko gai.
  • Interferometro infragorria (TPF-I): teleskopio handiago bat diruditen teleskopio txiki multzo bat, izarraren argia ere murrizten da planetetatik datorren erradiazio infragorri ahula detektatzeko.

NASAren 2007rako aurrekontu eta egutegiaren argitalpenak betirako atzeratu zuen proiektua. Europako Espazio Agentziak (ESA), antzerako proiektu bat du, Darwin Espazio Proiektua.

Proiektuko lehentasunezko 25 izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orden[1] Izarraren izena Konstelazioa Distantzia
(argi urteak)
Espektru mota
1 Alfa Centauri A Centaurus 4,3 G2V
2 Alfa Centauri B Centaurus 4,3 K1V
3 Tau Ceti Cetus 12 G8V
4 Eta Cassiopeiae Cassiopeia 19 G3V
6 Delta Pavonis Indioilar 20 G8V
5 Beta Hydri Hydrus 24 G2IV
7 Pi3 Orionis Orion 26 F6V
8 Gamma Leporis Lepus 29 F7V
9 Épsilon Eridani Eridanus 10 K2V
10 40 Eridani Eridanus 16 K1V
11 Zeta Tucanae Tucana 28 G0V
12 Épsilon Indi Indus 12 K4/5V
13 Beta Comae Berenices Coma Berenices 30 G0V
14 Gamma Pavonis Indioilar 30 F7V
15 Iota Persei Perseo 34 G0V
16 Beta Virginis Virgo 36 F9V
17 Gamma Serpentis Serpens 36 F6V
18 Sigma Draconis Draco 19 K0V
19 Theta Persei A Perseo 37 F7V
20 61 Virginis Virgo 28 G5V
21 Kappa1 Ceti Cetus 30 G5V
22 Ípsilon Andromedae Andromeda 44 F8V
23 Zeta Doradus Dorado 38 F6/7V
24 HIP 57443 Centaurus 30 G3/5V
25 10 Tauri Tauro 45 F8V

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terrestrial Planet Finder Aldatu lotura Wikidatan
  1. TPF C's Top Target Stars Space Telescope Science Institute